Mintegia eta hainbat herrialdeetako gazten azoka egingo dira

Asteburu honetan  Mendiko Gazten bigaren jardunaldiak ospatuko dira Ordizian. Alde batetik, larunbatean, urriaren 7an,  udaletxeko Pleno aretoan Ordiziako Idiazabal kofradiak zuzenduta mendiko gazten bigarren mintegia ospatuko da. Bestetik, Udalaren gidaritzapean larunbatean arratsaldean eta igandean goizean mendiko gazten nazioarteko bigarren azoka egingo da , eta bertan Mendiko Gazta egiten duten artzainek eta hainbat herrialdetako bestelako artzain gaztagileek hartuko dute parte. Igande goizean  artzainen mendiko korta bat bisitatzeko aukera izango da.

Azoka larunbatean 17:30ean zabalduko da ofizialki, Claudio Chiapucciren, munduko txirrindularitzaren historian ospetsua izan den pertsonaren eskutik. Larunbateko ordutegia. Plaza Nagusian, 17:30etik 20:45era izango da eta igandekoa, Zuhaiztin, 11:00etatik 14:00etara. Mendiko gazten azoka antolatuko da esklusiboki, gazta hauen aparteko kalitatea ipiniko da balioan eta honekin batera duten ahalmen ekonomikoa hobetzen lagunduko da.

Goi mailako adituak mintegirako

Mintegia lehenago hasiko da.  15:45etik 16:15era,  Jaime Izquierdo jaunaren esposizioa dago iragarrita.Garatuko den gaia:Ekogarapena eman diezadatela gaztarekin’.Jaime IzquierdoGeologia zientziatan lizentziaduna da.1983az geroztik, administrazioko langile da ingurumenaren, ekologia aplikatuaren eta landa-garapenaren arloetan. Hainbat kargu bete ditu toki-administrazioan. Horrez gain, artikulugilea da, eta landa-inguruneetako eta lurralde-garapeneko gaien inguruko gidaliburuak eta entseguak ere idatzi ditu eta sari ugari jaso ditu. Gaur egun, Mendialdeko Udalen Espainiako Elkartearen aholkularitza-kontseiluko koordinatzailea da.

Izquierdoren  segidan, 16:30etik 17:00etara, Arantxa Aldezabal eta Eneko Garmendiaren txanda izango da.Artzaintzaren ekarpen sozioekonomikoak eta ekologikoak mendialdeko ekosistemetan’gaiari buruz hitz egingo dute.Arantza Aldezabal eta Eneko Garmendia EHUko Landareen Biologia eta Ekologia saileko eta Ekonomia Aplikatuko saileko irakasle ikertzaileak dira, hurrenez hurren.Elkarrekin lanean jardun ziren 2014an diziplina anitzeko proiektu batean, Espainiako gobernuak finantzaturik. Proiektuaren helburu nagusia ardi latxak larre-sistemetan ezartzen duen jasangarritasuna ebaluatzea izan zen.Aurkeztuko duten esposizio partekatua proiektu horren barruan txertatzen da.

17:30ean. Ordiziako Plaza Nagusian Mendiko Gazten Azokari hasiera emango zaio ofizialki.

18:00etatik18:30era.Jesus Maria Lasartek hitz egingo du. Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutuko kidea da, ardi-esneaz arduratzen den ataleko burua da.Gaia:‘Mendiko Gazta markaren egoera eta geroa Nafarroan’.Mendian transhumantzia egiten, jezten eta gazta egiten duten artzain-kopuruari buruzko datuak emango ditu.

 18:45etik 19:15era.Arantxa Ariztimuño eta Xabier Arruti jaun-andreen esposizioa.Garatuko den gaia:'Mendiko Gazta  markaren iragana, oraina eta geroa Gipuzkoan’.  Arantza Ariztimuño gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiko burua da.Bere ikasketen artean ditu nekazaritzako eta abeltzaintzako ingeniaritza, nekazaritzako ingeniaritza tekniko, eta ingurumeneko azterketetan eta antolamenduan aditua da.Xabier Arruti gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapen Saileko zuzendaria da.Ekonomia- eta enpresa-zientzietan lizentziaduna da.

Bukatzeko, mintegiko berezko ekitaldiak, 19:15etik 20:00etara. Mahai-inguru bat egingo da; horretan, bertan diren artzain guztien hartu ahal izango dute parte. Moderatzailea Gilbert Dalla Rosa jauna izango da. Slow Food de Bearn-eko presidentea, Paueko unibertsitateko irakaslea, bioaniztasunarekin eta, oro har, lehen sektorearekin konprometituta, eta gaztaren arloan Ossau Iraty jatorri-deiturarekin lanean, Biarnoko ardiaren defentsan, askean elikatua.  Horrez gain, “Fromages entre ciel et terre” liburuaren egilea da.Mahaian izango dira:Euskadiko artzain bat, Euskaditik kanpoko bi artzain, eta Idiazabal JDko ordezkari bat, eta topaketaren emaitza aztertuko dute.Aztertu ez diren beste gai batzuk aurrera begira aztertu behar ote diren ikusiko da. Halaber, erakunde publikoen zein pribatuen arteko lankidetza-premiak aztertuko dira jatorri-deituraren aldeko sektore txiki honen alde, sektorearen beraren onerako eta, oro har, gazta-deituren beraien onerako.

Mintegiak aldi bereko itzulpen-zerbitzua izango du gaztelaniaz eta frantsesez.

Mendiko gaztari merezi duen balioa ematea helburu

Artzainek egiten dituzten gaztak desberdinak izaten dira, gaztak egiten dituzten tokiaren eta garaiaren arabera.  Izan ere, udaberrian,  neguko larreetatik mendiko larreetara eramaten dituzte abereak. Mendiko larreetako belarrak alde nabarmenak ditu eta ezaugarri bereziak dituen esnea sortzen da hango belarrarekin; eta beraz, artzain gaztagileak erabiltzen duenean ezaugarri bereziak dituen gazta egiten du, zapore berezia duen gazta.   Ondorioz, kontsumitzaileak geroz eta hobeto bereizten ditu neguan egindako gaztetatik.

Gazta on bat egitea zaila bada, MENDIKO GAZTAK egitea zailagoa izaten da udako kortetan erabilitako baliabideak oso mugatuak direlako eta eskulan handia egin behar dutelako artzainek, beti ere  dagokien Jatorri Deiturak arautu eta babestuta.

Hala, MENDIKO GAZTArekin lotura duten aktore ugariren arteko topaketa antolatzea da jardunaldien helburua eta bitxi gastronomiko hauei merezi duten balioa ematea; horretarako, neguko gaztekin alderatuta dituzten desberdintasunak nabarmenduko dira.  Bestalde, ezin da ahaztu artzaintzak mendietan egiten duen funtzioa  artaldeek  paisaia txukuntzen dutenean.

Gainera, jardunaldia, artzainak elkarrekin komunikatzeko eta eztabaidatzeko gunea izango da eta ikuspegi sozioekonomikotik beraien jarduerak sortzen dituen arazoak  aztertu ahal izango dituzte, beranduago dagozkion guneetan irtenbideak bila daitezen. 

*Argazkian, aurreko edizioko mintegia