Oraingo honetan Arana futbol zelaiko pare bat argazki dakarkizkizugu. Askok jakingo duzue argazkia kokatzen eta ziur gaude argazkiarekin lotuta istorioak ere etorriko zaizkizuela burura. Zergatik ez dizkiguzu istorio horiek kontatzen? edota komentarioak egin argazkiaren inguruan.

Komentarioak Ordizia Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu (https://www.flickr.com/photos/ordizia/albums/72157679255593435), edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. bidali. Dakizuenez  astero irudi berri bat argitaratzeko asmoa dugu eta hiribilduaren memoria historikoa osatuko duen funtsa osatzea. Helburu hau arrakastaz lortzeko zuen laguntza izatea ezinbestekoa da, eta horregatik ekimenean parte hartzeko eskatzen dugu.  Horrela bada, artxibo hau osatzeko argazki baliagarriren bat baduzue bidali eskaneatuta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo Barrena Kultur Etxera eraman, bertan kopia bat egingo da. Zabaldu mezua zuen ezagunen artean. Mila esker!