Kontxita Mujikak utzitako bi argazki ekartzen ditugu oraingo honetan gure txokora. Garagartza Plazako (“Prazuelan”) goiko izkinanzegoen Karmeldar mojen San Jose Ikastetxeko ikasleetako bi talde dira eta oso ondo dokumentatuta (izen bakarra falta da aurreneko argazkian), bata 1956-57 kurtsokoa eta bigarrena talde bereko ikasle batzuk urte pare bat edo geroxeago. Oroitzapenak ekarri dizkizute gogora argazkiek? Partekatu nahi dituzu?

Jasoko ditugun komentarioen artean, “VILLAFRANCATIK Ordiziara historiaz jositako bidea” liburua zozketatuko dugu. Komentarioak Ordizia Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu (SAKATU HEMEN ALBUMA IKUSTEKO) https://www.flickr.com/photos/77671898@N04/albums/72157679255593435), edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  helbidera bidali. Zozketan parte hartzeko epea, maiatzaren 31a arte.