Aste Santuan gauden honetan, gure txokoan garai bateko Ordiziako Aste Santura hurbiltzen gara. Garai hartako sentimenduak eta debozioak desagertu dira. Gizartearen bilakaerarekin Ordiziako kristau komunitateak ez zuen jakin edo ez zituen manifestazio edo adierazpen horiek mantendu nahi izan, prozesioak batez ere. Prozesioak aparte, 1950. hamarkadaren amaieran eta 60en hasieran, Etxezarreta antzokian (gaur egungo Herri Antzokia) Santa Ana Abesbatzak “Nekaldiaren irudiak” irudikatzen zituen, ehun bat aktore parte hartzen zutelarik,  asteazken, ostegun eta larunbat santuetan. Dendak eta tabernak itxitak; altareak beltzez estaliak; irratietan erlijio-musika, telebistan erromatarren filmak… A ze garaiak!

Argazkietan “Nekaldiaren irudiak” antzezpenaren irudi batzuk dauzkazue eta Aste Santuko prozesioarenak. IKUSI HEMEN: https://www.flickr.com/photos/77671898@N04/albums/72157679255593435

Oroitzapenak ekarri dizkizute gogora argazkiek? Partekatu nahi dituzu?

Jasoko ditugun komentarioen artean, “VILLAFRANCATIK Ordiziara historiaz jositako bidea” liburua zozketatuko dugu. Komentarioak Ordizia Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu  https://www.flickr.com/photos/77671898@N04/albums/72157679255593435), edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  helbidera bidali. Zozketan parte hartzeko epea, apirilaren 30a arte.