Kontxita Mujikak utzitako argazki ekartzen dugu gaur gure txokora. Martinez Jatetxeko sukaldean hartutako argazkia dugu eskontza ospatzen ari zela eta sukaldariak “kontsome” edo “haragi-salda” botatzen ari zirela katilu edo kikaretan. Garai hartan Martinez Jatetxean eskontza bazkari asko ematen ziren. Argazkian ezkerretik hasita Pilar Imaz, Juanita Urmeneta, Kontxita Mujika eta Kontxita Telleria. A ze nolako oroitzapenak!Oroitzapenak ekarri dizkizute gogora argazkiek? Partekatu nahi dituzu?

Jasoko ditugun komentarioen artean, “Ordizia doinuak-danborrada” CDa zozketatuko dugu. Komentarioak Ordizia Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu (SAKATU HEMEN ALBUMA IKUSTEKO) https://www.flickr.com/photos/77671898@N04/albums/72157679255593435), edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  helbidera bidali. Zozketan parte hartzeko epea, martxoaren 31 arte.