ASTEROKO ARGAZKIAK: LA MILAGROSA IKASTETXEKO IKASLEEN TALDEAK

 

La Milagrosa Ikastetxeko bi ikasle taldeak ditugu ikusgai aste honetan,  Ana Irastorzak eta Mª Jose Fernandezek utzitako argazkiak. La Milagrosa Ikastetxean Karitateko mojak edo ahizpak ematen zuten eskola. Aurreneko argazkia 1971. urtekoa da eta taldea “Hospitale” zaharra joateko eskaileran dago jarrita, bigarren argakia berriz garai beretsua da (1970. hamarkada) eta Xabierko gaztelura txango batean eginda dago. Bigarren argazki hau ikusteko sakatu behean GEHIAGO IRAKURRI tokian.

Gure informatzaileak izenak pasa dizkigu baina gerta daiteke akatsen bat egotea edo izenak falta, horrela bada lagundu iezaguzu argazkia dokumentatzen. Argazkiak izenekin segidako loturan ikus dezakezu: https://www.flickr.com/photos/77671898@N04/albums/72157679255593435

Oroitzapenak ekarri dizkizute gogora argazkiek? Partekatu nahi dituzu?

Jasoko ditugun komentarioen artean, “Ordizia doinuak-danborrada” CDa zozketatuko dugu. Komentarioak Ordizia Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu (SAKATU HEMEN ALBUMA IKUSTEKO) https://www.flickr.com/photos/77671898@N04/albums/72157679255593435), edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  helbidera bidali. Zozketan parte hartzeko epea, martxoaren 31 arte.