LARUNBATEAN MARTXAN JARRIKO DA AHOZ AHO 2017 JAIALDIA

D'Elikatuz gunean, 19:00etan V. Ipuinen Ahozko Narrazio Lehiaketa ospatuko da.

…sar dadila Kalabazan!.  Ahoz Aho 2017 programazioa martxoaren 11tik 24ra garatuko da Ordizian; programazio horren barruan V. Ipuinen Ahozko Narrazio lehiaketa antolatu da eta sailkapena larunbata honetan ospatuko da, D'Elikatuz gunean arratsaldeko 19:00etan.Lehiaketa zabaldu da eta bertan 6 artista eman dute izena parte hartzeko: Irati Goikoetxea  (Beasain), Maider Alzelai   (Arrasate), Amaia Pagola   (Tolosa), Ekain Auzmendi   (Ordizia), Ane Gebara  (Gasteiz) eta Sebas Gutterdege   (Zumarraga). Aurkezle lanetan Iñaki Carretero izango dugu eta Ekaitz Goikoetxeak bere istoriak kontatuko ditu

Iritsi da hamargarrena eta gure Kalabazak Mandala baten itxura hartu du.

Hamaika istorio pintatuko ditugu elkarrekin...

Hemen da AHOZ AHO 2017!!!, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia.

Urtero garai honetan gertatu ohi den moduan, izarrak lerrokatu egin dira, sorginkeriaz bezala, eta galaxia berri bat eratu dute: Kalabaza forma duen konstelazio bat. Airean istorioak zizelkatuko ditugu. Burbuilak kontatuko ditugu, kondairen artean flotatuz. Narrazioz zipriztinduko gara, istorioez elkar lurrinduz.

Poesiaz puztuko gara, bizitzari leungarria jarriz. Beste kultura batzuetako aparrez bustiko gara. Kalabaza-itxurako Punpuilak entzungo ditugu.

Ahozkotasunaren Unibertsotik datozen Izar horiek martxoaren 11tik 24ra bitartean bisitatuko gaituzte, Kalabaza-Mandala forma duen konstelazio magikoa pizteko. Eta hasteko Jaialdia “KONTATU GUREKIN!” V. IPUINEN AHOZKO NARRAZIO lehiaketarekin zabalduko da. Istorio bat, ipuin bat... kontatu nahi diguten pertsona guztiei irekitako lehiaketa zabaldu da eta bertan 6 artista eman dute izena parte hartzeko: Irati Goikoetxea  (Beasain), Maider Alzelai   (Arrasate), Amaia Pagola   (Tolosa), Ekain Auzmendi   (Ordizia), Ane Gebara  (Gasteiz) eta Sebas Gutterdege   (Zumarraga). Aurkezle lanetan Iñaki Carretero izango dugu. Lehiaketa larunbata honetan, martxoaren 11n izango da, arratsaldeko 19:00etan, Ordiziako D’Elikatuz gunean

Parte hartzaile bakoitzaren narrazioak zortzi minutu iraungo du gehienez. Epaimahaiaren erabakiaren eta Publikoaren botoaren bidez, hiru narratzaile hautatuko dira Ahozkotasunaren Gala Handian parte hartzeko, BARRENA JAUREGIAN, martxoaren 24an ospatuko dena. Galan, hiru sailkatuek beren istorioak kontatuko dituzte berriro, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia aurten osatuko duten gainerako izarrekin batera. Epaimahaiak eta Publikoaren botoak sailkapena erabakiko dute, eta 300 euroko saria emango zaio irabazleari, 200 eurokoa bigarrenari, eta 100 eurokoa hirugarrenari.

Lehiaketarekin batera aurten beste proposamen berezia entzuteko aukera izango dugu: Ekaitz Goikoetxea beasaindarraren istorioak. Goikoetxeak 2015ean berak sortutako ipuin eta kantuak jendaurrean ezagutarazteko lehen pausoak eman zituen, eta eskola-umeei zuzendutako saioetan ez ezik, Donostia Kulturak antolatutako Bazen behin-Literaktum saioan eta Ordiziako Ahoz aho jaialdiko Narrazio Lehiaketako gala nagusian partaide izan genuen.

Berriki, Oihenart lehiaketa irabazi du duela gutxi deskubritu eta ikaragarri erakartzen duen generoarekin, aforismoekin.

Irati arrebarekin batera, larunbat goizak Segura Irratiko Itaka literatur saioa gidatzeari eskaintzen dizkio, eta aisialdia esku artean nahiz hankapean bizitza eta mundua irakurtzeari.

Hitzordua larunbata honetan, arrtasaldeko 19:00etan D’Elikatuz gunean, proposamen bikotzairekin: narrazio lehiaketa eta Ekaitz Goikoetxea.

ORDIZIAKO PROGRAMA