Aste honetan Garagartza Plazako posta-txartela ekartzen dugu, “prazuela” hala esaten zioten auzokoek. Postala Bartzelonako Casa Figuerolak egin zuen, bakarrik Graficas Aralar inprimategiak saltzeko. Aurre-aurrean, astoaren aurrean, ganadua deskargatzeko hormatxoa eta ezkerrean, bilduta, txerriak jartzeko erabiltzen ziren burdin hesiak. Putzua eta ganadua eusteko barrak ere ikusten dira, baita Jacinto Urretabizkaiaren upelgintzaren enborrak eta upelen bat ere, desagerturiko eraikinak, horien artean Chapel Gorri zaharrekoa (garai hartan ezkerreko kantoian kokatua) eta atzealdean Karmeldar mojen San Jose Ikastetxea, Jakintza Ikastola ere barne hartu zuena.

Oroitzapenak ekarri dizkizu gogora argazkiak? Partekatu nahi dituzu?

Jasoko ditugun komentarioen artean, “Ordizia doinuak-danborrada” CDa zozketatuko dugu.

Komentarioak Ordizia Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu (SAKATU HEMEN ALBUMA IKUSTEKO)  ,edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  helbidera bidali. Zozketan parte hartzeko epea, martxoaren 31 arte.

CAF liburua zozketaren irabazlea (otsaila) Iñaki Arruabarena izan da. Zorionak!