Aurkezpena Barrenan astelehenean, arratsaldeko  19:00etan

Datorren astelehenean, Barrena Kultur Etxeko Areto Nagusian, Juanjo Olaizola Elordiren eta  Martín Garcia Garmendiaren  “Bagoi fabrika eta haren eragina Beasainen eta Ordizian (epealdia: 1901/1925)” liburua aurkeztuko da. Bertan Beasainen eta Ordiziaren historian trenak eta tren fabrikak XX. mendearen hasieran izan zituzten eraginak aztertu eta jaso dituzte bi historialariek. Liburua osatzeko gaur arte inoiz argitaratu ez diren 146 argazki hartu dituzte oinarri, horien artean garaia hartako Villafrancako 25 argazki.

Aurkezpenean parte hartuko dute Jose Miguel Santamariak, Ordiziako Alkateak, eta egileak.  Herritar guztiei gonbidapena luzatzen diegu aipatutako ekitaldian parte hartzera animatu daitezen.