Saio irekia asteazkenean, arratsaldeko 17:30etan, Italiako Unter Waser konpainiarekin

Ordiziako Udaleko kultura sailak antolatuta, Tolosako Turismo Ekinbide Etxea eta Gipuzkoa Foru Aldundiaren laguntzaz, hogeitazortzi urtez segidan, eta Tolosan egiten den Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia aprobetxatuz, Ordizian egunotan kalitate handiko bi talde izango dira Herri Antzokian. Egitaraua hasteko, asteartean, hilaren 29an, eta goizeko saioan, Ordiziako ikastetxeei eskainitako saioan alegia, Herri Antzokian Argentinako  Julia Siglianok “El mundo de Dondo” izeneneko lana eskainiko du. Asteazkenean arratsaldean, 17:30etatik aurrera, eta jende guztiarentzat,Italiako Unter Waser taldeak “OUT” izeneko ikuskizuna eskainiko du.

Unterwasser (Ur azpian) txotxongilo antzerkiaren aukerak ikertzen dituen talde bat da. Uraren azpian, edertasuna eta sorpresak sortzen diren itsas hondoa dago. Materialaren ikerketa eta tekniketan oinarrituta dagoen estetika fin baten bilaketa eta guretzat ezinbestekoak diren esperientzia eta sorpresak elkarbanatzeko lan egiten dugu.Era berean ur azpia iluna, sakona eta densoa da. Baina sakonak dira baita ere, argitara ekarri nahi ditugun gaiak. Ur azpian ahotsak ez du hizkuntzarik, hitzak soinuetan bilakatzen dira eta esanahiak begietatik sartzen dira. Gure antzerkia, bisuala eta unibertsala da.

OUT  ikuskizun polit eta poetikoa da, non txotxongilo ikuskizuna tradiziotik sortzen den eta istorioko pertsonaia nagusiak aukera berriak lortzen dituen. OUT haur baten eta bere bihotzaren istorioa da. Haurra kolorerik gabeko etxe batean bizi da eta bere bihotz-txoria bere bular-kaiolan du gorderik, galdu eta min hartuko duen beldurra delarik. Egun batean txoriak, kanpoko soinu ezberdinek eta mundua ezagutzeak sortzen dion jakin-minak erakarrita, ihes egiten du.

Ezbairik gabe, proposamen erakargarria eta insteresgarria Ordiziako Herri Antzokian.