Image
Image

Martinez Jatetxea eta Agerremedia irabazle Marino Lejarreta Klasikan

Chapel Gorri elkarteak antolatuta Marino Lejarreta Klasikaren 7.edizioa izan dugu gaur Ordizian, 39 Taldearen parte hartzearekin. 11,7 kilometroko ibilbidea osatu dute, eta lehenak Martinez Jatetxea taldea osatu dutenak izan dira; emakumezkoetan, aldiz, Agerremedia taldea izan da azkarrena. Gainera, Ismael Lejarreta eta Iñaki Azantza omendu dira. Ondoren, Beti Alai pilotalekuan egin da bazkaria.
Zorionak parte hartzaile guztiei!

Igandean ospatuko da Marino Lejarreta Klasika

Marino Lejarreta Klasikaren 7. edizioa ospatuko dugu igandean. Ia 12 kilometroko ibilbidea dute aurretik 41 taldek, 10:30etan hasita. Tartean txirrindulari ezagunak izango ditugu aurten ere, eta lasterketaren ondoren bazkaria egingo da. Aurten, Iñaki Aranza argazkilariari eta Ismael Lejarreta txirrindulari ohiari egingo zaie omenaldia.
Larunbatean, berriz, urriak 21, 18:00etan Barrena Jauregian solasaldia izango da.

Klasikako 100 edizioak, liburu batean

Larunbat honetan, urriak 7, aurkeztuko da 11:00etan, Udaletxeko batzar aretoan, Ordiziako Klasikako 100 edizioak jasotzen dituen liburua. Egilea Iñaki Azanza izan da, eta euskarara itzulpena Patxi Garmendiak egin du.

“Halako liburu bat egitearen ideia dela 10 urte inguru hasi zen, beste hiru pertsonekin batera, baina liburua nik osatu dut. Nik material asko nuen gordeta, eta egiteko proposatu zidatenean baiezkoa esan nuen. Lehen hiru urteak nahiko lasaiak izan ziren, baina hemeroteka lan handia egin behar izan da liburua osatzeko”, azaldu du Azanzak. “Txikitatik izan dut afizioa txirrindularitzarekiko, txirrindularitzarekiko pasioa dut eta horregatik material asko neukan”, gehitu du.

Nahiz eta txirrindularitza proba hau herrian egiten den, “nazioarteko oihartzuna” duela ere nabarmendu du egileak. Jon Ander Caballero, kirol zinegotziak gaineratu du “Ordiziako Klasikak garrantzia handi du Ordizian eta zorte handia dugu orain liburu batean jasota izateaz ibilbide osoa”. Izan ere, liburuan probaren 100 edizioak jasotzeaz gain, nola ez, herriaren eboluzioa ere ikus daiteke.

Prozesua “abentura bat” izan dela onartu du Azanzak, baina emaitzarekin “oso gustura” dagoela: “hainbat gauza ezkutatzen dituen liburua da, keinu askorekin, aspaldiko tipografoei… liburuaren azala ere publikoari omenaldi bat da, oso garrantzitsuak direlako beti”.

Liburu honekin bi helburu bete nahi ditu: batetik, adineko pertsonek urte haiek oroitu ditzaten, eta bestetik eta batez ere, belaunaldi berriek ezagutu dezaten nolakoa izan den lasterketaren bilakaera eta herriarena ere bai.

Liburua euskarazko eta erderazko bertsioan argitaratu da, eta Larratxa, Amonane eta D´elikatuzen eros daitezke 20 euroan. Lasterketa babesten duten bazkideentzat 15 euro.

Boxeo jaialdia ostiralean

Boxeo jaialdia izango dugu ostiral honetan Beti Alai pilotalekuan. 22:30ean hasiko dira norgehiagokak eta besteak beste honako protagonistak izango ditugu: Iñaki Arrue ordiziarra, Xegone beasaindarra eta Anouar El Ochchi profesional.

Iñaki Arrue: "oraintxe ez nago urduri ostiralerako, gogotsu nago, dakidana egiten saiatuko naiz, eta ziur gau polita izango dela".
Sarrerak Amonanen salgai daude eta frontoian bertan ostiralean erosi ahalko dira.

°Egunean bertan 19:00etatik 20:15ak arte boxeo erakusketa egingo da Beti Alai pilotalekuan Ordiziako Punch Boxing Taldearen eskutik, eta doakoa izango da

Pantaila argazkia 45

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image