Image
Image

Olatz Marquetek irabazi du Emakumeen Ordiziako Klasika

Atzo ospatu genuen emakumeen Ordiziako Klasikaren lehenengo edizioa. Olatz Marquet izan da azkarrena ibilbidea osatzen, eta Andrea Soldevilla eta Amaia Lartitegik osatu dute podiuma. Junior kategorian, berriz, Olatz Camino, Izaro Zuriarrain eta Ziortza Ortiz gailendu dira. Mendiko sariak Olatz Marquet eta Olatz Caminorentzat izan dira. Tenperatura altuak medio hainbat parte hartzailek ez zuten amaitu lasterketa, baina emakumeen txirrindularitzaren aldeko apustua sendoa izan da lehen edizio honetan.

I. Emakumeen Ordiziako Klasika, igandean

Igandean ospatuko dugu lehenengo aldiz Emakumeen Ordiziako Klasika, emakumeen txirrindu proben aldeko apustua eginez.
16:00etan hasiko da 63 kilometroko ibilbidea osatuko dute: Ordiziatik hasi eta besteak beste, Alegi, Amezketa, Abaltzisketa eta Zaldibia igaroz, eta berriz ere Ordizian amaituz.
Oraingoz 40 emakumek izena eman dute, baina larunbata bitartean eman daiteke izena Federazioaren webgunearen bidez.

Athlon Sintagmia S.L. enpresa arduratuko da Majori Kiroldegiko zerbitzuak eskaintzeaz

Gaur hasita, Athlon Sintagmia S.L. enpresa arduratuko da Majori Kiroldegiko zerbitzuak eskaintzeaz. Lizitazio prozesua apirilean hasi zen eta zerbitzuaren kontratazioa bi urtekoa eta 2.307.719,25 eurokoa (BEZa barne).

Kirol zerbitzuen kudeaketan esperientzia handia duen enpresa da eta hainbat hobekuntza proposatu dituzte dagoeneko, besteak beste, koordinazio pedagogikoa (kirol zerbitzuaren garapena hobetzea) eta erabiltzaileentzako arreta plana lantzea.

Boxeo gaua ospatuko da ostiralean Beti Alai pilotalekuan

Boxeo jaialdia izango dugu uztailaren 22an, ostirala, Beti Alai pilotalekuan. 22:30ean hasiko dira norgehiagokak eta besteak beste honakoak izango ditugu: Mendoza VS Alejandro Torres, TETEF VS Luis Niño, Ander Bricio ordiziarra VS Kevin Edrosa, eta Dorleta Zubeldia VS Jessica Brunet.
Zortzi borrokaldi izango dira: 2 profesional eta 6 amateur mailan.

Sarrerak Amonanen salgai daude eta frontoian bertan ostiralean erosi ahalko dira.

°Egunean bertan 19:00etatik 20:15ak arte boxeo erakusketa egingo da Beti Alai pilotalekuan.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image