Image
Image

Majori-Altamirako anexoa, oinezkoentzat zabalik

Astelehenetik aurrera Majori-Altamirako anexoa zabalik egongo da goizetan, bertan oinez ibili nahi dutenentzat. Ordutegia 09:00-13:00 izango da, eta bertako komunak ere erabilgarri egongo dira.

“Herritarrek egindako eskaera bati erantzunez hartutako erabakia da. Ordizian, guztiok dakizuen moduan, kirolak indar handia du, baina bestelako diziplinak ere praktikatzen duten pertsona ugari ditugu, hala nola, oinez ibiltzen direnak. Hala, pertsona horiei beste aukera bat eskaini nahi diegu eta horregatik zabalik egongo da astelehenetik aurrera anexoa”, zehaztu du Jon Ander Caballero, kirol zinegotziak.

Josu Sarasola eta Irati Lakunza irabazle Ordizia Urpekoak sarian

Asteburu honetan 10. Ordizia Urpekoak Saria txapelketa ospatu da Ordiziako Majori kiroldegian. Txapelketako garaileak Josu Sarasola Ordizia KE Urpekoak taldekoa eta Irati Lacunza Igarondo Urpekoak -Tolosa taldekoa izan dira.

Gizonezkoen mailan, Josu Sarasola izan da garailea 1937 punturekin. Bigarren postua Oier Irisarri (AD San Juan - Iruña) izan da 1934 punturekin eta hirugarren postuan 1662 punturekin, Josu Goya (Ordizia KE Urpekoak).

Emakumeen artean, lehenengo sailkatua Irati Lacunza (Igarondo Urpekoak) Tolosarra izan da 1923 punturekin; bigarren postuan  Irati Zufiaurre (CN Tafalla) eta 1757 punturekin eta hirugarren postuan 1670 puntuekin Mireya Bayés (CE Mediterrani).

14 taldetako 240 igerilarik parte hartu dute antolakuntzak prestatu dituen froga desberdinetan. Bestalde, antolakuntza, ekitaldi honetan lorturiko denbora eta txapelketaren maila orokorrarekin oso pozik azaldu da. Gainera, txapelketan zehar lorturiko emaitzen ondorioz, txapelketako kirol maila handia argitara eman da.

Kirol-maila bikainaz gain, aipatzekoa da baita ere Ordiziako Majori  kiroldegian iizandako giro polita.

Ordizia Urpekoak Saria, larunbat honetan

Ordizia K.E. Urpekoak, E.H.U.I.F-ren laguntza eta Ordiziako Udalaren babesarekin, otsailaren 11an Ordiziako Majori kiroldegiko igerilekuan, hamargarren Ordizia Urpekoak Saria txapelketa antolatu du.

Ekitaldiak 240 igerilari batuko ditu 14 talde ezberdinetatik. Parte hartuko duten taldeen artean 13 espainiar estatukoak dira eta 1 atzerrikoa. Estatuko taldeetatik 3 Kataluniarrak, 2 Balear Irletakoak, 2 Nafarroakoak, 1 Andaluziakoa, 2 Valentziako Erkidegokoak eta 3 Euskadikoak dira; eta atzerriko taldea Frantziakoa da. Parte-hartzaileen artean Espainiako selekzioarekin Europa zein Munduko txapelketetara joan diren hainbat igerilari izango dira bertan.

Txapelketa bi jardunaldietan zatituko da: lehena, larunbat goizean 09:30etatik-12:30etara eta bigarrena, 16:30tatik-19:00tara.

Hegatsak erabiliz, txapelketari erritmo biziago bat ematen dion betiko igeriketarengandik aldentzen den modalitate ezberdin hau ikustera gonbidatzen zaituztegu.

Ordiziako mendi lasterketa otsailaren 12an egingo da

1968. urtean, bi ordiziar, Eskitxabel eta Rubio, Aralar inguruan egin zuten mendi lasterketa apustua, Larraitz-eko eta San Miguel de Aralar-eko ermitak batzen dituen joan-etorriko ibilbidean zehar, hain zuzen. Txindoki AT taldeak hartu du aurten antolakuntza, Udalaren babes eta laguntzarekin.

“Ibilbide berbera jarraitzen zituzten lau edizio antolatu eta gero, aurten, Ordiziara gerturatu nahi izan dugu mendi lasterketa, plazatik irten eta inguruko mendiak zeharkatuz, Murumenditik behera Ordiziako plazara iristen den ibilbide batean”, zehaztu du Jon Ander Caballero, kirol zinegotziak.

Ordiziako Mendi Lasterketa, 2023ko otsailaren 12an, goizeko 09:00etan izango da. Irteera eta amaiera puntua Ordiziako plaza nagusia izango da. Izen ematea, berriz,  www.kronoak.com webgunean egingo da. Egun berean ezingo da  izen ematerik egin. Dortsal guztiak irteera gunean banatuko dira, Ordiziako plazan 7:00etatik aurrera.
Derrigorrezkoa izango da NANa aurkeztea dortsala eskuratzeko.

Ibilbidea: maratoi erdia (21 km): lasterketak maratoi erdiko distantzian egingo da, 1.000 m desnibel positibo eta negatibo izango dituelarik. Plazatik abiatuz Mariarats aldera, Agorta ingurutik Murumendi aldera hartuko dute bidea eta Pagorriagatik Murumendira igo eta Ordiziara itzuliko dira Ioiatik.

Kategoriak hauexek izango dira: Master+45, Senior, -23 eta ordiziarrak mutiletan eta nesketan Master+40, Senior, -23 eta ordiziarrak.

Goierri Kopa Trail

Gure lasterketa Goierri Kopa Trail lasterketen Ligako bigarren lasterketa da. Liga honen helburua, goierrira, jendea erakartzea da, bai parte-hartzaile eta baita ikusleak ere. Ligak bi kategoria ditu: Luzea (Trail): 20 - 26 km artean 1200 - 1700 m d+ Motza (Sprint): 10 - 17 km 500 - 900 m d+ Ordizikoa Trail distantziaren lehen lasterketa izango da. Zirkuitoa 9 lasterketek osatzen dute.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image