Image
Image

ORDUTEGI ALDAKETA HONDAKINEN BULEGOAN

2014-05-08 bulegoa Datorren astetik aurrera asteazken arratsaldeetan ez da bulegoa irekiko

Ordiziako udaletxeko arkupeetan dagoen hondakinen informazio bulegoko ordutegian aldaketa bat egingo da. Datorren astetik aurrera, asteazken arratsaldeetan ez da bulegoa zabalduko, eta hartara, honakoa izango da mantenduko den ordutegia: astelehenetan goizez eta arratsaldez (11:30-13:30 eta 17:00-19:00) eta asteazkenetan goizez bakarrik (11:30-13:30). Herritarrek hondakin bilketaren inguruan duten edozein zalantza edo arazo argitzera jo dezakete bulegora, baita iradokizunak egitea ere.

ZIRKULAZIO ALDAKETEKIN 23 APARKALEKU BERRI SORTU DIRA

2014-04-07 aparkalekuak Dagoeneko egin dira herri barruko zirkulazioan aurreikusitako aldaketa guztiak

Dagoeneko gauzatu dira Mugikortasun Iraunkorrerako I. Planak herri barruko zirkulazioa hobetzeko proposatzen zituen aldaketa guztiak. Gudarien Etorbidea noranzko bakarreko bihurtzeko lanak izan ziren hasten azkenak (astelehen goiz-eguerdian hasi ziren), eta astelehen arratsaldean bertan beherakako noranzkoa zuen jada kale horrek. Gaur-gaurkoz, trafikoan eraginik izango ez duten pintatze lan batzuk egitea bakarrik falta da. Zirkulazio aldaketekin 23 aparkaleku berri sortu dira herrigunean.

HASI DIRA GUDARIEN ETORBIDEA NORANZKO BAKARREKO BIHURTZEKO LANAK

2014-05-05 etorbidea Aldaketa gauzatzen denean ibilgailuek beheraka soilik zirkulatu ahal izango dute

Gaur goizean hasi dira Gudarien Etorbidea noranzko bakarreko bihurtzeko lanak. Joseba Rezola pasealekutik (tren geltoki aldetik) edota Altamira aldetik datozen ibilgailuek ezingo dute Gudarien Etorbidea aldera hartu, eta derrigorrean Bizkaia pasealekura aldera eta Santa Amalia kalera aldera jo behar dute herrigunera sartu nahi badute. Gudarien Etorbideko autobus geltokia ere desagertu egingo da, eta horren ordezkoa Arana kalearen hasieran jarri da, Villa Eugenia eraikinaren azpialdean.

ORDIZIA KALEKO TAXI GELTOKIA GARAGARTZA PLAZARA PASAKO DA

2014-04-29 garagartza Gudarien Etorbidean egin beharreko zirkulazio aldaketa datorren astera atzeratu da eguraldi baldintzak tarteko

Ordiziako Udaltzaingoak herritarrei jakinarazi nahi die Ordizia kaleko taxi geltokia Garagartza plazara pasako dela hurrengo egunetan. Zamalanetarako guneak eta taxi geltokiak partekatuko dute eremu hori. Aldaketa hori dela eta, Ordizia kale osoa aparkaldi mugatuko gune urdina izango da aurrerantzean. Bestalde, Gudarien Etorbidean egin beharreko zirkulazio aldaketa (kale osoa noranzko bakarreko bihurtu) datorren astera atzeratzea erabaki da eguraldi baldintzak direla eta. Apirilaren 10ean hasi ziren Ordizian motordun ibilgailuei lotutako zirkulazio aldaketak.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image