biodiber kartelaMaiatzaren 18an goizeko 10:30etan

Landarlan ingurumen taldeak biodibertsitate jardunaldiak antolatu ditu Ordizian eta Beasainen. Ordiziari dagokionez, Oianguko paisaia irakurketa egingo da larunbat honetan, hilak 18, goizeko 10:30etan. Jardunaldi honetan Oiangu eta inguruko paisaia zentzumenez aztertuz, ingurunearekin ditugun erlazioak interpretatu eta biodibertsitatearen aberastasuna zein giza ekintzaren bidez izandako aldaketak baloratuko dira.