DSC04308 CopyGOIEKIk eskualdeko ibai ertzak berreskuratzeko hartutako konpromisoaren barneko egitasmoa

Urteko lehen hiruhilabetekoa azken urteetako euritsuenetakoa izan da. Jasandako euriteen ondorioz ibaiak eta errekak gainezka joan dira eta inguruneetan aurkitzen ziren materialak garraiatu zituzten.  Euriak gutxitzean, ibaiak ohiko egoerara bueltatu dira eta ibai ertzetan eta arboletako adarretan trabatuta, plastikoak, ontziak, paletak eta tutuak bezalako hondakinak ageri dira.

Hondakin horiek ingurumenean eta paisaian sortu ditzaketen kalteaz jabeturik, eskualdeko garapen agentziak, GOIEKI, Foru Aldundiaren lankidetzari esker, hurrengo asteetan ibai ertzak garbitzeko lanak martxan jarriko ditu. Hondakinak erretiratzeko lanak, Gureak taldeko Goroldi enpresaren bitartez egingo dira, lan horietarako langabezian dauden eta ezintasunen bat duten 4 goierritar kontratatuko direlarik.

Egitasmo hori, GOIEKIk eskualdeko ibai ertzak berreskuratzeko hartu zuen konpromisoaren barne kokatzen da. Aranzadi Zientzia elkartearekin batera, flora espezie inbaditzaileei aurre egiteko plana eratu zen eta plan horretan jasotako lanak 2011 urteko lehen seihilabetekoan abian jarri ziren. Espezie inbaditzaileei aurre egiteko planak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioa du eta URA, Uraren Euskal Agentziarekin lankidetzan garatzen da.

Eskualdeko ibai ertzetan aurkitzen diren flora espezie inbaditzaile garrantzitsuenak Fallopia japónica, Helianthus tuberosus, y Buddleja davidii dira. Espezie hauen aurkako erradikazio lanak gauzatu dira azken bi urtetan zehar eta ibar-basoko habitaten errestaurazioa eta etorkizunerako kolonizazio berrien aurka, prebentzio mekanismo bezala, 1.500 zuhaitz eta zuhaixken (haltza, sahatsa, intsusa, lizarra ...) landaketak egin dira.

Espezie inbaditzaileen aurka egingo diren hurrengo lanak ekainean egingo dira, azpimarratzekoa da, Cortaderia selloana, pampako plumeroa bezala ezaguna den espeziaren aurka egingo diren lanak. Espezie hori apaingarri gisa aurkitzen da eremu pribatu askotan eta medioa eraldatzeko duen gaitasuna ikusirik, apaingarri gisa erabili daitezkeen beste espezie edo fruitu arbolengatik ordezkatzea proposatuko zaie lur jabeei. Lan horien gastuak GOIEKIk bere gain hartuko ditu.