Ordiziak maiatzean hondakinen %79 gaika sailkatzera bideratu du

Sasieta Mankomunitateak maiatzeko hondakinen bilketako datuak ezagutzera eman ditu. Ordizian gora egin du gaika sailkatzera bideratutako hondakin kopuruak, beste behin, Hondakinen Mahaiaren helburutik gertu kokatuz. Hala, %79ko portzentajea da maiatzekoa, eta %85ekoa helburua.

Aurten eboluzioa honako izanda: %76 urtarrilean, 75 otsailean, 76 martxoan, 77 apirilean eta, azkenik, aipaturiko %79 maiatzean.

Ordiziarrak zoriontzeaz gain, oraindik hobetzeko tartea badagoela gogoratu behar da, hondakinak etxean bereizteko ohitura hartu ez dutenei hasteko animatuz. Informazioa edota laguntza behar izanez gero, Sasietarekin (943161555, www.sasieta.eus) edo Ordiziako Udaleko Hondakinen bulegoarekin (943885850, asteartean eta asteazkenetan 9:30etatik 14:30etara) jar daitezke harremanetan.