hondakinen-bulegoa
 

HERRITARREI ARRETA

  • Ordutegia: asteartea eta asteazkena (09:30-14:30)
  • Telefonoa: 943 88 58 50

ORDIZIAKO GARBIGUNEA

  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera (09:00-12:30 eta 15:30-18:30). Larunbatetan (09:00-13:00).
  • Telefonoa: 943 88 21 29.

BULEGOA

Hondakinen kudeaketaren inguruko informazioa aurkituko duzu hemen. Edozein zalantzatarako deitu 943 16 15 55 telefonora (Sasieta Mankomunitatea).

 

HERRITARRAK

Hondakinak egoki sailkaturik dagokion kaleko edukiontzian atera behar dira.

* ORGANIKOA, edukiontzi marroian

Beharrezkoa da kubo aireztatua, poltsa konpostagarriak eta edukiontzia irekitzeko Sasietako identifikazio txartela izatea. Egunero ireki daiteke edozein orduan.

Herritarrek txartelak eskuratzeko (txarelak egiteko, txartela galdu denean, poltsak ateratzeko...) Sasietara deitu behar da: 943: 16 15 55.

* ERREFUSA, birziklatu ezin daitekeena, grisean

Edukiontzi grisa irekitzeko beharrezkoa da Ssietako identifikazio txartela. Bi egunetan ireki ahal da: ASTELEHENEAN eta OSTIRALEAN. Gainontzeko egunetan ezin da ireki.

* PIXOIHALAK, pixohialen edukiontzian

Edukiontzi hau Sasietako identifikazio txartelerakin irekitzen da. Egunero ireki daiteke edozein orduan.

* AUZOKONPOSTA ETA AUTOKONPOSTA

Auzo edo autokonpostean apuntatu nahi izanez gero: Posta elektroniko bidez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.-era idatzi, edo 943 88 58 50 telefonora deitu, eta Rosa Aurkiarengatik galdetu, hitzordua jarri eta informazioa jasotzeko. (Konpost gida, 11 Mb)

* TRASTEEN BILKETA

Bolumen handiko trasteak (altzariak, hozkailuak, etab.) astero jasotzen dira. Astelehen gauean atera behar dira edukiontziak dauden puntuetara. Trasteak atera baino lehen Sasietara deitu behar da.


SORTZAILE BEREZIAK (KOMERTZIO, ELKARTE, TABERNA...)

*Sortzaile bereziak kuboak hartzeko: Inprimakia arreta bulegoan jaso edo JAITSI, bete, Garbigunean entregatu eta kuboak Garbigunean banatuko dira.

*Sortzaile berezientzat poltsak (dendak eta tabernak): Arreta bulegoan emango dira.

*Bilketa egutegia (PDF)

 

HONDAKINAK ONDO BEREIZTEKO GIDA

Gida deskargatu (PDF 3 Mb)

 

PISAKETAK HERRIZ HERRI

Webgune hau bisitatu (SASIETA)