portadaudalekuakMartxoaren 24ra arte egongo da zabalik

Bihartik hasita eta hilaren 24ra arte posible izango da Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dituen udalekuetan izena ematea. Ondoren, apirilaren 11an, ostegunean, jasotako izen guztiekin zozketa egingo dute. Udalekuak 7 eta 13 urte bitarteko umeei daude zuzenduta.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko joan Ordiziako Gazte Informazio Bulegora, Barrena Jauregiaren 2. pisuko 3. gelara. Astelehenetik ostiralera dago irekita, 12etatik 13etara goizean eta 17etatik 19etara arratsaldez. Telefono zenbakia: 943 80 56 34 eta e-posta: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Bulegoan ez ezik, esteka honetan, http://www.gipuzkoa.net/oporraldi, txanden, kuoten edo izen ematearen inguruko informazioa orokorra dago eskuragarri.