Hilaren 23an eta 24ean egongo da eta parte hartzeko izena eman behar da

Ikasgela Ibiltaria sentsibilizaziorako heziketa kanpaina da. Programazioaren ikaskuntzaren bitartez 8-16 urte bitarteko haur eta gazteen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzeko, eta bidenabar, teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa sustatzeko proiektu bat da. Autobus ibiltariak Gipuzkoako lurraldea zeharkatuko du uztailean zehar, Ordizian, uztailaren 23an eta 24an izango da herriko Arboledan, goizez eta arratsaldez tailerrak izango dira.

Autobusaren barruan antolatuko dira taldeen bisitaldiak. Kode Eskolak zuzenduko ditu programazio tailerrak, bakoitzak 45 minutu iraungo ditu eta dohainekoak izango dira guztiz. Baina, tailerretan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. Erreserbak egiteko jo Ordiziako Gazte Zerbitzura: 943 80 56 34 edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko., edota, 943 000 333 deituta , edo, ondoko posta helbide elektronikora :Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. .

Tailerren informazioa

PROGRAMATU ORDENAGAILURIK GABE ( 8-12 urte)
Jolas erraz bezain dibertigarrien bitartez, programazioan funtsezkoak diren hainbat ezagutza lor
daitezke: kode, argazki eta ordenagailuei buruzkoa.

SCRATCH EZAGUTU ( 8-12 urte)
Irudiekin programatzen ikastea posible da!.Jolas txikiak programatuko ditugu, gero etxera
eramateko.

BIDEO-JOKOAK SORTU ( 8-14 urte)
Tresna sinple bat erabiliz, bideo-joko sinple bat sortu ahal izango dugu.
Diseinuan nahiz programazioan egingo ditugu hastapenak, sormena nahiz logika martxan
jarriko ditugu.

PROGRAMATU (12-16 urte)
Edozein gailu elektroniko, bideo-joko edota webguneren atzean, programazioa dago.
Programazioa zer den ikasteaz gain, gure lehen programak sortuko ditugu.

WEBGUNEAK SORTU ( 12-16 urte)
Izan sare sozialak!, online egunkariak edo argazkiak ikusteko guneak, egunero bisitatzen ditugu
hainbat web orrialde. Baina zuk ere sor dezakezu bat, oinarrizko kontzeptuak landuko ditugu.

PROGRAMATU II ( 14-16 urte)
Programazio lengoaia zer den ezagutuko dugu, aldagai bat. Ordenagailu batek nola har ditzaken
erabakiak…
Etxera eraman ahal izango duzun proiektu txiki bat sortuz.