Asteko egunero izango da zabalik uztailaren 22ra arte

Ordiziako Udalak Dorretxen kirol klubentzako prestatutako gelak ikasleei utziko dizkie datozen asteetan ikasgela bezala erabil ahal izateko. Maiatzaren 16tik uztailaren 22ra bi gela izango dira erabilgarri, astean zazpi egunetan eta ordutegi zabalean, 07:00etatik 21:00etara astelenetik ostiralera eta 09:00etatik 21:00etara asteburuan.

Aukera hau aprobetxatu nahi duenak, Udaltzaingoan eskatu eta  entregatu behar du giltza amaitutakoan. Udaltzaingoak nortasun agiriaren kopia eskatuko du ordainetan, erabileraren eta joan-etorrien berri izateko.

Argazkian, gela handiko zati bat.