OIANGU NATUR ESKOLA MARTXAN DAGO BIGARREN URTEZ

Aurten programa ikasle gehiagoei zuzenduta dago eta 540 haurrek hartuko dute parte

Pasa den urtean hasiera eman zitzaion Oiangu Natur Eskola proiektuari jarraipena eman zaio  udaberria honetan ere. Aurten gainera eskaintza zabaldu egin da eta Lehen Hezkuntzako 3. ziklokoez gain 2. zikloko haurrak ere parte hartzen ari dira.

Aranzadi Zientzia Elkarteak Ordiziako Udalaren laguntzarekin sortutako proiektu honetan 8 eta 12 urte bitarteko Ordiziako ikastetxeetako haurrak Oiangura igotzen dira Aranzadiko begiraleekin, bertan egun osoko jarduerak aurrera eramaten dituzte. Jarduerak bereziki dinamikoak dira, non ikasleek naturarekin hartu-eman zuzena izaten duten Oianguko altxor eta bitxikeriak ezagutzen dituzten bitartean. Azken finean, era dibertigarri batean haurrei bertako natura erakustea eta honekiko errespetuzko jarrerak bultzatzea da proiektu honen helburu nagusia.

Apirilean hasi zen proiektu hau maiatzaren 30ean bukatuko da eta denera, herriko ikastetxeetako 540 umeek parte hartuko dute.

MARTXAN DA ORDIZIAN GOIERRI OSOARENTZAT KULTURA DIGITALAREN ASTEA

Erabilera ona, sorkuntza eta gaitasun digitalak garatzea da helburua

Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuari eta Kode Eskolari esker Ordizian, martxoaren 9tik 15era, Kultura Digitalaren astea martxan jarriko da. Ordiziako Udaleko Gazteria Sailarekin elkarlanean egingo dira ekintzat eta jarduerak.

Ekintza eta jardueren eskaintza zabala antolatu da datozen egunotarako. Gaur hasita eta martxoaren 14ra arte, adin tarte guztietakoek,  familiek baita haur, nerabe eta gazteekin lana egiten duten profesionalek ere hainbat gaien inguruan hausnartzeko eta trebatzeko aukera izango dute.

Ekimenak KULTURA DIGITAL@: erabilera ona eta sorkuntza”goiburua du. Aste honen helburua da haurren eta gazteen gaitasun digitalak garatuz, haien gizarteratzean aurrera egitea eta garapen kulturala eta soziala ahalbidetzea. Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzua alfabetatze, gaitasun eta barneratze digitalak sustatzeko bidean lanean ari da, baita sorkuntza eta ekoizpen digitala bultzatzeko ere.

IKASGELA IBILTARIA ORDIZIAN EGONGO DA

Hilaren 23an eta 24ean egongo da eta parte hartzeko izena eman behar da

Ikasgela Ibiltaria sentsibilizaziorako heziketa kanpaina da. Programazioaren ikaskuntzaren bitartez 8-16 urte bitarteko haur eta gazteen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzeko, eta bidenabar, teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa sustatzeko proiektu bat da. Autobus ibiltariak Gipuzkoako lurraldea zeharkatuko du uztailean zehar, Ordizian, uztailaren 23an eta 24an izango da herriko Arboledan, goizez eta arratsaldez tailerrak izango dira.

Autobusaren barruan antolatuko dira taldeen bisitaldiak. Kode Eskolak zuzenduko ditu programazio tailerrak, bakoitzak 45 minutu iraungo ditu eta dohainekoak izango dira guztiz. Baina, tailerretan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. Erreserbak egiteko jo Ordiziako Gazte Zerbitzura: 943 80 56 34 edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., edota, 943 000 333 deituta , edo, ondoko posta helbide elektronikora :Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. .

Tailerren informazioa

UDALAK DORRETXE UTZIKO DIE IKASLEEI

Asteko egunero izango da zabalik uztailaren 22ra arte

Ordiziako Udalak Dorretxen kirol klubentzako prestatutako gelak ikasleei utziko dizkie datozen asteetan ikasgela bezala erabil ahal izateko. Maiatzaren 16tik uztailaren 22ra bi gela izango dira erabilgarri, astean zazpi egunetan eta ordutegi zabalean, 07:00etatik 21:00etara astelenetik ostiralera eta 09:00etatik 21:00etara asteburuan.

Aukera hau aprobetxatu nahi duenak, Udaltzaingoan eskatu eta  entregatu behar du giltza amaitutakoan. Udaltzaingoak nortasun agiriaren kopia eskatuko du ordainetan, erabileraren eta joan-etorrien berri izateko.

Argazkian, gela handiko zati bat.