Zer ikusi

Ordiziak hainbat eta hainbat etxe aipagarri ditu, eta aski da herrian zehar girabira bat egitea eraikuntza horiek ikusteko.

Eliza Nagusia

eliza

Jasokundeko Andre Mariarena: XIII.edo XIV. mendearen hasieran egindako eraikuntza zahar baten hondarren gainean eraikita dago, arrasto horien artean gaur egungo dorre barrokoaren oinarria bakarrik gelditzen da. Dorrea, 1770 eta 1802 artekoa dugu. Gaur egungo eraikina XVI. mendekoa da, zortzi aldeko absidea eta erretaula barrokoa du, XVII. Mendean Bartolome Corderok egindakoa. XIV. mendeko eseritako Andre Mari gotikoa ere badago. Barru aldean hainbat kapera eta artistikoki apaindutako erretaulak ditugu.

Jakin badakigu, elizak 1516rako bazuela erlojua, 1753an beste berri bat jarri bazuten ere. 1887an portikoa estali zuten.

 

 

 

Udaletxea

1830-1832 inguruan egindakoa da, lehen zegoenaren hondarren gainean. Proiektu originala Alejo Mirandakorena zen, eta Pedro Manuel Ugartemendiak zenbait aldaketa egin zizkion. Beheko solairuan arkupeak daude, baina fatxadaren estiloa oro har, greko-erromatarra dela esan izan da.

Zabala Jauregia

Etxe honen gauzarik erakargarriena zera da balkoi nagusian artistikoki orekan dagoen harlandu bikainezko arku bikoitza. Arku horren gainean armarri ederra ikus daiteke; armarri hori lau zatitan banatuta dago, 1. eta 4.a urdinak dira, eta urrezko arranoa ageri zaigu zilarrezko haitz baten gainean hegoak zabalik hegaka hasteko prest; 2. eta 3.a, berriz, urrezkoak dira, arte berde bana dute eta arbola bakoitzaren azpian basurde beltza ikus daiteke. Hainbat eta hainbat jauntxo jaio ziren etxe honetan eta erregeen odoleko makina bat lagunek hartu zuten ostatu, esate baterako, Espainiako Felipe III.a 1615eko azaroaren 2an, eta 1660ko maiatzaren 8an; eta Artoisko Kontea, Frantziako Luis XVI.aren anaia, 1782ko uztailaren 15ean.

barrena

Barrena Jauregia

XVII. mendearen hasierakoa da, herriko etxerik garrantzitsuenetarikoa. Kasu honetan izena eta izana bat datoz, izenak "beheko etxea" esan nahi baitu, eta argi eta garbi erakusten digu herriko zein tokitan kokatua dagoen. Garai batean Jaques etxearekin (gaur egun udal gizarte zerbitzuak dauden etxearekin) igaro-toki baten bitartez lotuta zegoen eta hala egon zen azken Karlistadararte, orduan bota egin baitzen aipatutako igaro-tokia eta bi etxeak banatuta gelditu ziren. Erakargarriena eskailera nagusia da, harlanduz egindakoa, bai eta, lehenengo solairuko areto ederrak ere. beste garai batean Probintziako hainbat Batzar Nagusi egin ziren bertan. Jauregi honek gaur egun antzinako izaerari eutsi dio, nahiz eta berritu eta orain Udal Kultur-etxe den. Ataurrea, lursailak eta hegoaldeko fatxadaren oinetan kokatutako basotxoa, Juan de Herrerak diseinatutakoa, lorategi publiko bilakatu dira.

Muxikako Dorretxea

Aldaketa handiak jasan ditu, eta gaur egun Postetxea dago bertan. Etxe hau oso garrantzitsua da Ordiziako historian, bertan egiten baitzituen bere bilerak Udalak 1511 arte, (Iehenengo udaletxea, 1516an eraiki zen). Oraindik armarria bertan dauka, Santa Maria Kaleko sarrera gainean. Lehehengo zatian, bi armarritxoren ondoan bi banda ditu, bakoitzak hiru zerrenda dituenak; bigarrenean, berriz, zuhaitz bat ageri da lehoi bat enborrean gora doala.

Abariako Jauregia

Plaza Nagusiko izkinan dago, eta armarriak bi otso ibiltariren erdian kokaturiko lau panel ditu, zortzi hegalez apainduta. Etxe honetan hartu zuen ostatu Don Carlosek, 1875eko ekainaren 6an Gipuzkoako Foruak zin egitera etorri zenean. Ekintza hori, garai hartako agiriek erakusten dutenez handitasun handiz ospatu zen hurrengo egunean.

Zabale Baserria

Herrigunetik kanpo kokatuta dago, mudejar estilokoa da (gaur egun oso egoera eskasean dago), eta lau aldeko dorrea du.

Beste eraikin batzuk

Aipaturiko gainontzeko etxeak baino historia eta ospe gutxiagokoa bada ere, badago herri barruan Euskal Herriko arkitekturaren adibide bikaina: Herri-antzokia izeneko udal zinema.

Bukatzeko, eta nahiz eta jauregitzat ezin daitekeen hartu aipatzekoa da Sujetonea etxea ere, etxearen itxura eta fatxada nagusia apaintzen duten pintura bikainak direla eta. Zoritxarrez pintura horiek desagertuz doaz denbora igaro ahala; 1740an erakiki zen eta Plaza nagusian kokaturik dago. Manuel Vicente Murguitio eta Gaitan Aiala-koren iritziz, garai batean Animen Ostatua izena ere izan zuen etxe horri Sujeto gaitzizena zuen gizon bat bizi izan zelako datorkio izena. Postetxe ere izan zen, eta geroago, Espainian zalgurdiak hedatu zirenean, 1806 urte inguruan, zalgurdi geltoki izan zen.

frayUrdanetako Fray Andres

Herrigune barruan, Zabala jauregiaren pare-parean Fray Andres Urdanetakoren omenezko oroitarria dago. Herrikoseme ospetsua, kosmografoa, eta Ozeano Barean barrena Asiatik Ameriketara joatoko modua aurkitu zuena.

Ordiziarrek gogoan dute oraindik Gazteluzahar Jauregia (Ibarbia Jauregia), gaur egun berritatu eta hain interesgarria den kantoiko balkoia.

 

 

 

Esteka interesgarriak: