Image
Image

Ordiziak bat egingo du Euskaraldiarekin

Azaroaren 18tik abenduaren 2a ospatuko dugu Euskaraldia. Ordiziak bat egingo du ekimenarekin eta herri hainbat eragilek ere bai. 

Ordiziako Udalak euskara doan ikastea ahalbidetuko du

Aurten ere, Ordiziako Udaleko Euskara Sailak hainbat dirulaguntza bideratuko ditu. “Ezinbestekoa dira guretzat euskararen erabilera eta jakintza sustatzea. Horregatik, urtero egiten dugun moduan, dirulaguntzak bideratuko ditugu euskararen erabilera bultzatzera eta euskara ez dakitenek euskara ikasteko aukera izan dezaten”, zehaztu du Maitane Alvarezek, euskara zinegotziak.

HABEk homologatutako edozein euskaltegitan matrikulatuz gero, herritarrek euskara doan ikasteko aukera izango dute Udalak ematen dituen dirulaguntzei esker. Hain zuzen ere, matrikularen % 100a itzuliko zaie ordiziarrei, zenbait baldintza (asistentzia ona…) betetzen badituzte. Urteko gehienez 500 euro izango dira, eta barnetegietarako, bestalde, 650 euro.

Ordizian erroldatuta ez daudenek ere, matrikularen %85a jasotzeko aukera izango dute ikasturte amaieran, baldin eta Ordiziako Udalarekin hitzarmena sinatuta duten Ordiziako enpresetako, dendetako eta tabernetako langileak eta kirol elkarteetako entrenatzaileak badira.

Dirulaguntza hauek ikasturtea edo dagokion ikastaroa amaitu ondorengo bi asteetan eskatu behar dira.

Euskaraz bizi izena eman 1                                                    Euskaraz bizi apúntate 1

Emaneurre Euskarari Eguna ospatuko da larunbatean

Badatoz Ordiziako Euskal Jaiak! Larunbat honetan Emaneurre Euskarari Eguna ospatuko dugu. Bertan, kuadrilen arteko herri kirolak izango ditugu goizeko 10:00etatik aurrera, eta ondoren herri bazkaria izango dugu frontoi txikian, elektrotxaranga eta erromeriaz lagunduta. Musikak ere bere tartea izango du, eta Bizi Uda programaren baitan Gozategi taldeaz gozatzeko aukera ere izango da, Plaza Nagusian, 23:00etan hasita. 

 kartela emaneurre

Kirolean ere, euskara sustatuz

Ordiziako Udalak, Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (ESEP) barruan, herriko sektore eta esparru guztietan euskararen erabilera bermatu nahi du. “Helburu orokor horren barruan kirol-arloa euskalduntzeak lehentasun osoa du”, zehaztu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.

Euskararen erabileran eragiteko, kirolak hainbat ezaugarri ditu esparru estrategikotzat jotzeko:

- Kirol-taldea gazteen sozializaziorako eremu funtsezkoenetakoa da. Taldeak indarra du hizkuntzen ohituran eta, aipatutako sozializazio hori euskaraz egiten bada, primerako aukera da gazteen artean euskararen aldeko ohiturak errotzeko.

-Kirola, eskolatik kalera igarotzeko zubia izan daiteke. Kirola da gazte askorentzat eskolatik kanpo euskararekin harremana mantentzeko aukera bakarra.

-Kirolean antolaketa helduen esku egoten da eta protagonistak gazteak izaten dira. Klubetako arduradunek aukera dute kirol-taldea euskarazko erabilerarako gune babestua izan dadin irizpideak markatzeko eta giroa sortzeko.

-Entrenatzailea erreferente dute gazteek eta erabiltzen duen hizkuntza edo hizkuntzarekiko duen jarrera giltzarria da taldearen euskararen erabileran.

Ordizian azken urteotan elkarrekin egindako lanak erakutsi du kirol elkarteak euskararen erabilera sustatzen egindako ekarpena eta ahalegina handia izan dela. “Elkarteetan borondatezko lan asko egiten duzue eta zenbaitetan baliabide gutxirekin; baliabide horiek ematea eta elkarlanean aritzea lehentasunezkoa izango da Udalarentzat”, gehitu du.

2011.urtean euskararen erabilera sustatzeko hitzarmenak sinatu zirenetik hainbat zeregin egin dira, eta etorkizunera begira ere bide berean jarraitu nahi dela zehaztu du alkateak. Hala, kirol elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko sinatutako hitzarmenak berritu dira honako elkarteekin:

OKE Urpekoak, Goierri Gorri elkartea, Ordiziako Mendizaleak, Nesken Areto Futbola elkartea, Ordiziako Lareo Tenis Kluba, Ordizia Triatloi taldea, Emaneurre elkartea, Oiangu Pilota elkartea, Txindoki Atletismo taldea, Txapagain elkartea, OKE Igeriketa, OKE Saskibaloia, Ordizia Rugby elkartea, OKE Futbola, Ordizia Eskubaloi elkartea, Ordizia Txirrindularitza, OKE Gimnasia Erritmikoa.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image