Image
Image

ASTEROKO ARGAZKIAK: ORDIZIAKO EMAKUMEAK

Aste honetan eta Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, Parrokiko Katekesiaren artxibotik emakumeen lau talde-argazki sartu ditugu. Ezagunik bai? Bai, seguru. Lagundu iezaguzu argazkia dokumentatzen.

Jasoko ditugun komentarioen artean, “Ordizia doinuak-danborrada” CDa zozketatuko dugu. Komentarioak Ordizia Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu (SAKATU HEMEN ALBUMA iKUSTEKO), edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  helbidera bidali. Zozketan parte hartzeko epea, martxoaren 31 arte. Argazki gehiago ikusteko GEHIAGO IRAKURRI SAKATU

“SIGMA PROJECT QUARTET” TALDEAK AMAIERA EMANGO DIO BARROKO AIRE PROGRAMAREN XXXI. EDIZIOARI

Igandean, arratsaldeko 18:30etan "Utopiak" programa aurkeztuko du Parrokian.

Ordiziako Udalaeta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta,  Barroko Aire zikloak, Ordizian arrakastaz ospatu dena, amaiera bikaina izango du igande honetan, “Sigma Project Quartet” taldeak eskainiko duen kontzertu interesgarriarekin.

Programan, Scarlati, Gesualdo edo XIV. eta XV. musikarien lanak saxofoiretako moldatuak. Kontzertua igandean,  arratsaldeko 18:30etan Ordiziako Eliz Parrokian.

SIGMA PROJECT saxo laukotea Madrilen jaio zen 2007an, mugarri izateko asmoarekin. Itzal handiko lau saxofoi bakarlarik osatzen dute taldea. Andrés Gomis, Ángel Soria, Alberto Chaves eta Josetxo Silguero oso konprometituak daude egungo musika sorkuntzarekin. Taldeak ezaugarri ditu soinuaren gaineko hausnarketa, azterketa eta ikerketa, teknologia berrien bilaketa eta aplikazioa, eta beste arte diziplina batzuekiko akzioa (dantza, bideoa, plastika… ),, betiere partaide kopurua handituz programen arabera.

AITOR FURUNDARENA ETA GARIKOITZ MENDIZABAL BARROKO AIREREN BIGARREN KONTZERTUAN

Emanaldia igande honetan, hilaren 13an, arratsaldeko 18:30ean Parrokian

Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Barroko Aire kontzertu zikloarekin jarraituz, datorren igandean, hilak 13, Ordiziako Parrokia Elizan, arratsaldeko 6:30etan, bigarren kontzertua entzuteko aukera izango dugu, Aitor Furundarena (Soinua) eta Garikoitz Mendizabal (Txistu) musikarien eskutikoa, alegia.

Aurkeztuko duten programan,   "2 Poliedro” izenburu duena,  soinu zaharrak, antzinako musika, Scarlati, Dowland, Marais edo Vivaldiren lanak entzuteko aukera izango da.

Garikoitz  Mendizabal  eta  Aitor  Furundarenak  musikaz marraztu  eta  margotu  egiten  dute;  kaleidoskopio  baten  moduko  marrazkiak,  forma  poliedrikoez,  koloreak uztartuaz,   bolumenak   sortuaz, eta guzti honen bitartez, emozio berri eta biziak sentiaraziaz.  Txistua   eta   akordeoia   dituzte pintzel: hauspoa, haizea, botoiak, zuloak,   partxeak...   etengabeko jolasean murgiltzen dira biak, bat eginda,   interprete   eta   tresna bakarra bailira.  Erdi  aroko  musika,  berpizkundekoa, barrokokoa,  Vivaldi, ... musikan mugak norberak ipintzen ditu,  tresnak  berak  baino  askoz gehiago.  Akordeoia  eta  txistuaz edozer  adieraz  daiteke:  arnasa ematen dieten musikariek adierazi nahi duten edozer.

MARTXAN DA GAURTIK 'EUSKARAZ BIZI, EUSKARAZ EROSI' KANPAINA

Erosketa txartelak zozketatuko dira

Ordiziako Udalak, Elhuyar Aholkularitza Zerbitzuarekin eta Ordizian Merkatari elkartearekin batera, EUSKARAZ BIZI, EUSKARAZ EROSI kanpaina jarri du martxan merkataritzaren esparruan euskararen erabilera sustatzeko.

Kanpaina urriaren 17tik 31era bitartean egingo da. Parte hartzeko Ordiziako establezimenduetan aurkituko diren eskuorriak bete beharko dira. Euskaraz erosten duen edonork, eskuorria bete, buzoian utzi (Barrenan edo Udaltzaingoan) eta 100€ko 4 erosketa txartelen zozketan sartuko da. (...)

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image