Gurasoei zuzendutako taldeek %75 gutxiago ordainduko dute aurten

Ordizian  bada euskara non ikasi eta non praktikatu eta, gainera,  Udalak ikasteko diru-laguntzak ere ematen ditu

-NON IKASI:

Goiztiri AEK euskaltegia ( Nafarroa Beherea kalea 1  943889174  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.).   Maila guztiak eta gurasoentzako talde bereziak.  Matrikula zabalik.

-UDALAREN DIRU-LAGUNTZAK:

 Udalak baldintza batzuk betetzearen truke euskara ikastaroetako matrikularen ondoko ehunekoa itzultzen du

%80a sarrera mugatuak dituztenei

%75a langabetuei, ikasleei, gurasoei eta hitzarmena duten establezimendu, enpresa edo kirol elkarteetako langileei

%30a lanean ari direnei

-GURASOEI ZUZENDUTAKO TALDE BEREZIAK:

12 urte arteko haurrak dituzten gurasoei zuzendutako euskara ikastaroak eskainiko dira ikasturte honetan ere Ordizian, baina berrikuntza batekin; izan ere, Ordiziako Udalari esker, gurasoek gutxiago ordaindu beharko dute, Udalak ikastaroaren prezioaren %75 bere gain hartuko baitu.
Iraupena 165 ordu
Data: urriaren 9tik maiatzaren 29ra
Egunak: astean 3 egun (astelehena, asteartea eta osteguna)
Ordutegia: 09:30-11:30/ 14:00-16:00 (ordutegia molda daiteke)
Prezioa: 73,50€

INFORMAZIO GEHIAGO: https://goiztiri.blogspot.com.es/2017/09/gurasoei-zuzendutako-ikastaroak.html

-NON PRAKTIKATU:

Mintzalaguna egitasmoa. Informazioa: Hitzaro euskara Elkartea.  943162366  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.