Aurreko kanpainan %18,19 ordiziarrek egin zuten euskaraz eta helburua hazten segitzea da

Ordiziako Udalak, Lazkao eta Beasaingoekin batera, errenta aitorpena euskaraz egiteko deia luzatu eta AITORPENA EUSKARARI kanpaina martxan jarri du.  2009az geroztik urtero egiten da kanpaina, euskaraz egiten diren aitorpenen kopurua hazteko helburuarekin. Horretarako Leire Artola eta Josi Iturrioz, hau da, Beasaingo eta Ordiziako zinegotziak prentsa aurrean aritu dira. Kanpainan, esku-orriak banatu dira etxez etxe eta herriko toki jakin batzuetan ere utziko dira, edonoren eskura.

Helburua da hastear den errentaren aitorpenaren kanpainan, iaz baino herritar gehiagok egitea deklarazioa euskaraz.

Honakoak dira euskaraz egindako aitorpenen portzentajeak  urtez urte:

 

Urtea

Beasain

Ordizia

Lazkao

2009

8,37

8,29

15,52

2010

9,77

11,79

16,55

2011

11,42

13,49

19,24

2012

13,50

14,89

22,15

2013

14,44

16,73

23,76

2014

15,60

17,10

25,61

2015

17,49

18,19

27,01

 

Errenta aitorpena ere euskaraz

2016 urteari dagokion errenta aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 18an hasi eta ekainaren 26ean amaituko da, baina apirilaren 6tik aurrera etxera bidalitako autolikidazio proposamenak onartu daitezke. Errenta aitorpen mekanizatua edo internet bidezkoa egin nahi bada, apirilaren 18tik aurrera egin daiteke.

Hiru bide daude aitorpena egiteko:

  1. Autolikidazio proposamena
  2. Mekanizatua
  3. Internet bidezkoa

Aukeratutako bidea edozein dela era,  ez dago inolako arazorik aitorpena euskaraz egiteko, eta euskaraz egin nahi dela esan besterik ez duzu egin behar.

Autolikidazio proposamena

Proposamena eta gutuna ele biz jasoko dira eta, onartzeko garaian, euskaraz nahi dela esan behar da. Aurtengo behin betiko deklarazioa euskaraz jasoko da eta aurrerantzean ere hala egingo dute.

Mekanizatua

Haziendako bulegoan hitzordua eskatzerakoan, esan Haziendarekin harremanak euskaraz izan nahi direla.  Horrez gain, aitorpena egitera joatean, eskatu agiria euskaraz ematea nahi dela.

Internet bidezkoa

Aholkularitza zerbitzura joatean, espresuki adierazi aitorpena euskaraz egin nahi dela. Internet bidez errenta programa jaitsiz gero, berriz, euskarazkoa aukeratu.

 

Euskarak Goierrin aurrera egin dezan, garrantzitsua da zergadun euskaldunak aitorpena euskaraz egiteko urratsak egitea; hau da, herritar bakoitzak hizkuntza hautatzeko aukeraz baliatzea.

*Argazkian, hiru herrietako ordezkariak deialdia prentsaurrean  luzatzerakoan: