Image
Image

Aurrera doaz Barrenako igogailuko lanak

Badoaz aurrera Barrena Kultur Etxean igogailu berria sortzeko lanak. Igogailua kokatu den zuloa dagoeneko egina dago, eta aste gutxi barru hasiko dira igogailu berria kokatzeko lanak.
Obra guztia, berriz, apiril hasierarako amaituta egongo dela aurreikusten da.
Bien bitartean, zeramikako gelan garbiketa lanak ere egin dira, aspalditik zeuden eta erabiltzen ez ziren gauza zaharrak ateraz eta Garbigunera eramanez.

Irisgarritasun Plana berritu du Ordiziako Udalak

Plan honi esker Altamira auzoko irisgarritasun osoa bermatuko da, Tximistako eremutik igogailu bat eraikiz

Irisgarritasun plana - memoria

Irisgarritasun plana - jarduketak

Ordiziako Udalak Irisgarritasun Plana berritu eta aurkeztu du. Ordiziarrek herrian zehar irisgarritasun unibertsala izatea da helburua eta horretarako azterketa egin da lehenik eta behin. Orain, neurriak hartuko dira irisgarritasun unibertsal hori errealitatea bihurtu dadin.

“Badakigu gure herria malkartsua dela baina gure ardura da Ordizia herri irisgarria izatea guztiontzako, eta bide horretan urratsak ematen ari gara. Orain aurkezten dugun Irisgarritasun Plana berritu egin dugu, herritarren eta gaur egungo gizartera egokituz. Lehengoa 2008koa zen, eta bertan ez zen behar bezala jasotzen Ordiziak dituen altuera maila aldaketak, et ahorren ondorioz, igogailuen beharra. Oraingo eguneratzearekin, oinezko ibilbide guztiak hobeto aztertu dira eta Ordizia irisgarria izateko zein igogailu sare behar ditugun. Hala, ikusi da, esaterako, igogailu batzuen beharra badagoela, adibidez, Altamira auzoan; eta baita hainbat eraikin publikoetan ere”, azaldu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak. Aurkezpenean, alkatearekin batera, izan da Projekta Urbes enpresako Patxi Galarraga.

Alkateak gogoratu du irisgarritasunak ez diela soilik adineko pertsonei edo ezintasunen bat dutenei eragiten: “edozein pertsonak ikusi ditzake bere trebetasunak aldi batez mugatuta lesioen edo istripuen ondorioz. Halaber, ez dugu ahaztu behar pertsona bakoitzak bere trebetasunak dituela, ezaugarri antropomorfiko desberdinak, eta horiek bizitzan zehar ere aldatu egiten direla”.

Mapa Morea txertatuz

Iazko ekainean Ordiziako Udalak, Projekta Urbes enpresarekin elkarlanean, Mapa Morearen parte hartze prozesua jarri zuen martxan.

Helburua herriaren ahalik eta argazki osatuena lortzea izan da, dauden gabeziak eta indarguneak identifikatuz, betiere, genero ikuspegia ardatz izanik. Nork erabiltzen du espazio publikoa, eta nola? Nor da espazio publikoa oinez erabiltzen duena? Zertarako erabiltzen da espazio publikoa? Ezinbestekoa izan da Mapa Morearen parte hartze prozesua egitea Irisgarritasun Plan osatua izateko.

Guztira bost parte-hartze saio egin ziren. Lehenego hirurak formakuntza saioak izan ziren, bi udal teknikari eta ordezkari politikoei zuzenduta eta hirugarrena herritarrei. Hurrengo bi saioak herritarrekin defizit eta aktiboen bilaketan oinarritu ziren. Azken saioaren ondoren parte-hartze digitalerako galdetegi bat baliatu zen.

IGOGAILUAK

Guztira, 11 igogailuren beharra agertu du Irisgarritasun Planak. “Behar hori azaleratu du Plan honen berritzeak. Badakigu jarduketa hauek ezin direla egun batetik bestera egin; obra handiak dira, aurrekontu eta denboraz. Baina Ordiziak herritarren beharrei erantzun behar die, eta Plan hau izango dugu gidari, izan ere, erabakiak ez dira ausaz eta inprobisatuz hartu behar eta orain esku-artean dugu bideorri hau. Berrikuntza nagusi bezala, Altamira auzo guztiaren irisgarritasuna bermatzen du bere osotasunean planak”, gehitu du Ezenarrok.

“Bertan proposatzen zen igogailua hasiera batean Mallutz industrialdetik irudikatzen bazen ere, Planak erakutsi du egokiagoa dela Tximistako eremutik jartzea”, nabarmendu du Galarragak.

 IGOGAILUAK

Honakoak dira Planean aurreikusten diren igogailuak:

IG01a-IG02-IG03-IG04: Barrena-Zuhaizti-Arana-Aranako Terraza-Sanperio da. Lau igogailuz osatutako kate honen bitartez Barrena parkearen eta Sanperio Kalearen koten arteko 22metroko aldea gainditu nahi da. Lau jarduera horiek fitxa hauetan deskribatzen dira:

Igogailu kate honen premia 2008ko Irisgarritasun Planean ere antzeman zen eta helburu nagusia maila ezberdinen arteko ibilbide irisgarri eta laburra sortzea da. Katea osatzearen ondorioa da hirigunea Sanperio kalearekin konektatuz Zeberioenea kalea eta honekin batera Otatza eta Floreaga herrira hurbiltzea lortzen dela.

IG05: Altamira, Tximista edo Buztuntzatik. Jarduketa-proposamen honek Altamira hirigunera hurbiltzeko eskaerari erantzuten dio, diagnostiko edo ekarpenak jasotzeko prozesuen saio guztietan adierazi dena. Proposamena hainbat ikuspuntutatikjustifikatzen da: Altamira Ordiziako herrigunetik kanpo eraikitako auzoa da, garraio-azpiegiturek bereizia eta lotura egokirik ez duena. Hamarkadek aurrera egin ahala, lehen promozioetara iritsi zirenek adinean aurrera egin dute, eta, horrekin batera, auzoak herrigunearekiko mendekotasun handiagoa du orain, hiri-bizitasuna eta bizi-kalitatea ematen zizkion merkataritza-sare apala galdu baitu.

Altamirako igogailua

Jarduketa-proposamena igogailu bat gehi trenbidearen eta autobiaren gaineko pasabide bat jartzea da.

IG06: Buztuntza-Majori: Buztuntza edo San Juan bezalako eremuetan bizi diren herritarrei Majori, Oianguren edo Jakintza bezalako kirol eta hezkuntza ekipamenduak hurbiltzeko beharrari erantzuten dio esku-hartze proposamen honek. Gaur egun eskailera baten bitartez gainditzen den desnibelari aurre egiteko proposatu den jarduketa da, bere erraztasunagatik eta kostu-onura orekagatik landu dena.

IG07: Tren geltokia. Adifek proiektu bat idatzi du nasak elkarrekin lotzeko -gaur egun trenbideen gainetik igaroz egin beharrekoa-, trenbidearen bi aldeetan igogailu bana jarriz eta hauek lotzeko azpiko pasabide bat eraikiz. Udalak akordio bat sinatu zuen Adifekin, hirugarren igogailu bat eraikitzeko, trenbide azpiko pasabidea modu independentean erabili ahal izateko.

IG08: San Bartolome. San Bartolomerako oinezkoen mugikortasuna errazteko beharrari erantzuten dio jarduketa-proposamen honek. Beheko pasagunetik oinezkoen fluxu handia ematen da, jatorri edo helmuga gisa disuasio-aparkalekua, Eroski supermerkatua edo Goierri campusa bezalako espazioak eta ekipamenduak dituena.

IG09: San Jose Egoitza. Adineko pertsonentzako San Jose Egoitzairisgarri egiteko proposamena jaso da. Egoitzak hirigunearekin duen lotura bideragarri bakarra Egutera Bidea da, eta Garagartza Plazan hasten da igoera: bide estu eta aldapatsua da, 100 metro baino gehiagoko luzera eta % 15 inguruko malda etengabea duena.

IG10: Filipinak – Otatza. Etorkizunera begira planteatzen den jarduera da, hilerria inguratzen duten sustapenen garapenetik abiatuta (Otatza kalea, Floreaga kalea, Intxaurzar kalea, Zabalebidea) hirigunearekin oinezkoentzako zuzeneko konexio irisgarri baten beharra sortzen denerako.

IG11: Zumalakarregi – Okorrobidea. Zumalakarregi Bidea eta Okorrobidea Altamirako parkearen bitartez lotzea proposatzen da, bi igogailuz baliatuz. Proposamenak, gainera, eskolako eraikinaren irisgarritasuna bermatuko luke. Kota-jauziko elementu bakoitza optimizatzeko irizpideari jarraitu zaio, eraikinen arteko espazio libreak aprobetxatuz hauen atarietarainoko ibilbideak egokitzeko –egingarria den lekuetan–.

ESPALOI ETA PASABIDEAK

Irisgarritasun Planean honetan udalerriko espaloien eta oinezko pasabideen irisgarritasuna hobetzeko proposamenak deskribatzen dira, ibilbideen maldaz gain beste faktore batzuk kontuan hartuta. Kaleen luzetarako eta zeharkako irisgarritasuna hobetzeko jarduketak proposatzen dira, baita oinezkoen ibilbideen jarraitutasuna hobetzeko:

  • Luzetarako irisgarritasunari (espaloian zehar) eragiten diote, batez ere, maldak edo espaloien zabalerak.
  • Zeharkako irisgarritasunari (kalea zeharkatzea) eragiten diote, batez ere, maila-aldaketek, zeharkako maldak eta oinezko-pasabideen kokapenak, bidegurutzeetan bereziki.
  • Oinezkoen ibilbideen jarraitutasunari eragiten diote, batez ere, nahikoa oinezko pasabide izateak eta oinezko pasabideen kokalekuak kokalekuak, batez ere bidegurutzeetan.

- Zuhaizti - Barandiaran plazak

Zuhaizti eta Barandiaran plazen irisgarritasuna hobetzea proposatzen da. Zuhaizti plaza izen bereko eguneko zentroa eta adinekoen etxea hartzen dituen eraikinaren aurrean dago, eta ekipamendu horien kanpoko espazio gisa uler daiteke. Adin guztietako jende asko biltzen da bertan. Zuhaiztitik oso gertu eta ekipamendu horien atzean, Barandiaran Plaza kota baxuagoan dago, eta, beraz, espazio horren hiri-bizitasuna askoz txikiagoa da. Plaza biak -bereziki Barandiaran- Eusko Gudarien Etorbideko maldaren eraginpean daude, eta horrek zaildu egiten du plaza horietara sartzea.

- Etxezarreta - Andra Mari

Etxezarreta kalea (152m) Andra Mari kalearekin (155m) modu irisgarrian lotzeko proposamena jaso da, D'elikatuz eraikineko gela bat kanpoaldetik sarbide zuzen baten bidez irisgarri eginez.

ERAIKIN PUBLIKOAK

Eraikin publikoen azterketa ere egin da irisgarritasunaren ikuspuntutik. Bertan, Barrena Jauregia, Muxika Dorrea, Jakes Etxea, Zuhaizti Eguneko Zentroa, Oiangu Baserria eta Altamirako Eskola Zaharra izan dira aztergai. “Eraikin historikoak dira gehienak, eta zaharkituak daude. Ordizian dagoen ekintza eta jarduera dinamika zabala ikusita, beharrezkoa da hauetan ere irisgarritasuna goitik behera hobetzea”, zehaztu du alkateak.

Oro har, irisgarritasun maila fisikoaren eta sentsorialaren artean desoreka handia dagoela aipatu daiteke, sentsoriala ez baita fisikoa beste garatu. Seinaleztapen eta Informazio Irisgarriak atalean egin dira eraikinetan arlo hauek behar bezala garatzeko proposamenak. Eraikin bakoitzaren fitxan diagnostiko xehatua aurki dezakezue. Bertan aztertu dira araudiak esparru bakoitzerako ezartzen dituen zehaztapenak, hala nola, sarbidea, komunikazio horizontala zein bertikala, komunak, gelak eta komunikazioa bera.

Proposamenak:

1) Barrena: igogailua jartzea, eraikinaren sarreran sartzeko arrapala eraikitzea, sarrerako atea egokitzea, eskaileretan elementu osagarriak instalatzea, hala nola eskudelak eta ukipen-zoladurak, beheko solairuko komunak egokitzea eta hobekuntzak egitea eraikinaren komunikazioan eta seinaleztapenean.

2) Muxika Dorrea: Solairu guztiak komunikatuko dituen igogailua jartzea, Joseba Rezola eta Andra Maritik sarbidea duten solairuetako komunak egokitzea, sarrerako hiru ateak egokitzea, eskaileretan elementu osagarriak instalatzea, hala nola eskudelak eta ukipen-zoladurak eta hobekuntzak egitea eraikinaren komunikazioan eta seinaleztapenean.

3) Jakes Etxea: igogailua jartzea eskailera-kaxaren aurrean, lehen eta bigarren solairuei zerbitzua emateko, lehen solairuan dagoen komuna handitzea, irisgarria izan dadin; dagoen mostradorea egokitzea, tarte bat irisgarria izan dadin, eskaileretan elementu osagarriak instalatzea, hala nola eskudelak eta ukipen-zoladurak, hainbat hobekuntza eraikinaren komunikazioan eta seinaleztapenean, hala nola begizta magnetiko bat instalatzea entzumen-irisgarritasuna errazteko.

4) Zuhaizti Eguneko Zentroa: eraikinaren kanpoaldean igogailu berri bat eraikitzea, solairu guztiei zerbitzua emateko; egokitutako bi komun berri eraikitzea, bata hirugarren solairuan eta bestea teilatupeko solairuan eta hobekuntzak egitea eraikinaren komunikazioan eta seinaleztapenean.

5) Oiangu Baserria. Igogailua jartzea, eskailera-ataletako bat kenduta; beheko solairuan dauden komunen egokitzapena amaitzea; araudiaren arabera egokitutako aldagelak eraikitzea; lehen solairuko bi desnibelen artean arrapala bat eraikitzea; dutxa kolektiboen eremua berreraikitzea, ahal den neurrian kota-jauziak saihesteko. Gainera, zoladura irristagaitza jartzea proposatzen da. Eskaileretan elementu osagarriak instalatzea, hala nola eskudelak eta ukipen-zoladurak eta hainbat hobekuntza eraikinaren komunikazioan eta seinaleztapenean.

6) Altamirako Eskola Zaharra: sarrerako ateak ordeztea; solairu bakoitzean komun egokitu bat eraikitzea; kanpoko eskaileretako bat (hegoaldekoa) araudiaren arabera berreraikitzea. Bestea bota egiten da, pasabidetik sarbidea ahalbidetzeko; hainbat hobekuntza eraikinaren komunikazio eta seinaleztapen irisgarrian.

Babes ofizialeko hiru etxebizitza salgai Filipinak kalean

ORDIZIA LANTZEN S.A., Ordiziako Udalaren sozietateak, Filipinak kaleko 38 eta 42an kokatutako babes ofizialeko azkeneko 3 etxebizitzak esleitzeko prozedura jarri du martxan. Etxebizitza hauek garaje eta trastelekuekin batera esleituko dira jabetza erregimenean. Eskaerak Udal Arreta bulegoan egin behar dira urriaren 16rako, hau barne, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 8:30etatik 13:30etara, eta hortik aurrera arratsaldeko 20:00ak arte udaltzaingoaren bulegoan.

Pertsona fisikoen edo elkarbizitza unitateen betekizunak.

1.- Adinez nagusia edo emantzipatua izatea.

2.- Bizilekua: azkeneko urtean (2020ko urriaren 22a baino lehen) Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatutako herritar orok hartu ahal izango du parte.

3.- Diru-sarrerak: 2020ko urtean, 12.000.-€ eta 39.000.-€ arteko diru-sarrera haztatuak, unitate bakoitzeko (Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailburuaren Agindua, 2011ko irailaren 14koa (EHAA 187, 2011ko irailak 30) eta abenduaren 26ko 210/2019 Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriak aldatutakoak. Genero indarkeriaren biktima izaera frogatzen duten emakumeek ez dute diru-sarrera minimoen betekizuna bete behar.

4.- Etxebizitzarik ez izatea jabetzan, azalera-eskubidean nahiz gozamen-eskubidean.

5.- Esleituko diren etxebizitzak eta salneurriak:

Lotea

Etxebizitza

Garajea

Trastelekua

Helbidea

Behin betiko kalifikazioa

Prezioa(BEZ gabe) / Precio(sin IVA)

1

beh. A

20

16

Filipinak Kalea 42

EB3-0920/09-LE 000 LOTE 31

139.186,74€

3

1.E

13

4

Filipinak Kalea 38

EB3-0147/11- LE 000 LOTE 5

166.836,71€

4

2.A

14

5

Filipinak Kalea 38

EB3-0147/11- LE 000 LOTE 6

166.376,41€

6.- Baldintza agiria eskuragarri:

https://www.ordizia.eus/zure-zerbitzura/iragarki-taula/5449-ordiziako-filipinak-kalea-38-42-aiu-22-san-joan-helbidean-babes-ofizialeko-3-etxebizitza-eta-horien-eranskinak-salerosketa-erregimenean-eskualdatzeko-esleipena

 

 

BUZTUNTZA ERALDATUKO DUEN PROZESUA HASI DA

Auzorako aukera egokiena hautatzeko bizilagunen parte-hartze prozesua egingo da

Ordiziako Buztuntza auzoko urbanizazioa guztiz eraberritzeko proiektua erredaktatzeko lizitazioa udal web atariko Kontratatzailearen profilaren atalean urtarrilaren 18an argitaratu zen. Lan hori burutu nahi duten enpresek euren proposamenaren memoria aurkeztu beharko dute otsailaren hasierarako. Auzotarrek euren ikuspuntua azaltzeko parte-hartze prozesua ere izango dute. Hala, lehenengo pauso honekin inguruaren eraldatzea martxan da.

Jose Miguel Santamaria alkateak Buztuntza bisitatu du ostiral honetan eta asmoa auzo guztia berritzea dela esan du. ‘Lehenengo ideia Buztuntza plaza berritzeko obra egitea zen, baina azkenean auzo osoaren proiektuaren hausnarketa eta erredakzioa egitea erabaki zen’, argitu du. Aurreko mendeko 70. hamarkadan eman zen inguru honetako garapen nagusia eta geroztik konponketa txikiak besterik ez dira burutu. Une honetan berritze-proiektu oso baten beharrean dago, beraz.

Zailtasunak ugariak dira. Horietako bat, proiektuaren handitasuna, eremua 79.000 metro koadrokoa baita. Zortzi hektarea eta 1.600 inguruko biztanle ditu, 50 baino gehiago atarietan bizi direnak. Horrez gain, bost plaza, Urdaneta ikastetxearen bi erakin, haur parkea eta gune berdeak daude. Oria ibaiaren eta trenbidearen artean dago kokatuta auzoa.

Tailerrak, galdeketa eta ekarpenak, auzotarrekin eta auzotarrentzat

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image