image001 1Ekainaren 17tik 28ra bitartean

Goiekik, Goierriko Garapen Agentziak, enpresak martxan jartzeko aholkularitzarako formazio espezializatua eskainiko du ekainaren 17tik 28ra bitartean.Zerbitzu honen onuradun izateko parte hartzaileek beharrezkoa izango dute, alde batetik, Goierriko eskualdean martxan jartzeko negozio ideia izatea edo ideia bat duen goierritarra izatea eta, bestetik, Lanbiden langabe bezala izena emanda izatea. 

Eratze-fasea, sektoreko berezko espezialitate teknikoetako laguntza teknikoa zein izapideei, laguntzei eta finantziazio-moduei buruzko laguntza teknikoa dira enpresa abiarazteko emango diren aholkuak. Formazioan landuko diren gai bakoitzari ordu kopuru bat eskainiko zaio:

  • Sormena lantzeko eta ideia berritzaileen sorrerarako tailerra: 10 h.
  • Izaera juridikoak eta enpresa eratzeko legez bete beharrekoak: 5h.
  • Enpresaren plan ekonomiko finantzarioa: 5h.
  • Tributazioa eta fakturazioa:5h.
  • Betebehar laboralak: 5h.
  • Komunikazio Plana: 5h.
  • Sare Sozialak: 5h.
  • Entitate Finantzarioekin negoziaketa: 10h.

Kontakturako datuak: Goierriko Ekimena, S.A. Mallutz Industrialdea 18. Pab. 20240 Ordizia. Telefono zenbakia: 943 16 18 31. Helbide elektronikoak: maedo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.