tabernaIrailera arte zabalik

Joan den larunbataz geroztik, ekainak 1, dago zabalik Oianguren parkeko taberna. Ramon Larrañaga azpeitiarrak kudeatuko du datozen lau hilabeteetan, ekainetik irailera, eta eguraldiak laguntzen badu, urrian ere zabalduko du. Egunero egongo da irekita taberna, 11:00etatik itxi arte.

Larrañagak eskaintza zabala prestatu du. Oilasko edo saiheski menua, ogitartekoak, razioak eta pintxoak eskainiko ditu.

  • Oilasko erdia, patatak eta letxuga: 7 euro
  • Saiheskia, patatak eta letxuga: 8 euro
  • Oilasko osoa patatekin, eramateko: 10 euro
  • Ogitartekoak eta razioak: 4 euro

Edaria aparte ordaindu behar da.

Otordua enkargatzeko: 657 443 095.