Esparru hitzarmenaUdalak Ordizian Merkatari elkartearekin 2013 urtean lankidetzarako baliagarria izango den Esparru-Hitzarmena sinatu du

Ordiziako Udalak eta Ordizian Merkatari elkarteak elkarlanari tinko heldu zioten orain hiru urte, 2010eko irailean, sinatu zuten Esparru-Hitzarmenaren bitartez, akordio hau urtero berritzea ezinbestekoa izanik horrela egin delarik hurrengo urteetan ere. Garen garaietan gaudela ere eta azken urteetako egoera ekonomikoa aproposena izan ez bada ere, elkarlanak emaitza onak eman ditu eta bientzat guztiz onuragarria izan dela esan daiteke, aipatutako baldintzak kontutan hartuz inoiz baino garrantzi handiagoa hartzen duelarik bien arteko lankidetzari jarraitutasuna emateak.
Guzti honen ondorioz gaur, otsailak 6a, sinatu dute alderdi biek hitzarmena. Udalaren aldetik Igor Eguren alkateak eta J.M. Gereñu Sustapen eta Garapeneko zinegotziak hartu dute parte eta Ordizian merkatari elkartearen aldetik Zuzendaritza Batzordeak, Esti Ruano lehendakariaren bitartez.

Esparru-Akordio berri honek bi aldeen artean lortu beharreko helburu nagusiak eta urte honetarako ekintza planaren laburpena jasotzen ditu, MBPB Merkataritza biziberritzeko plan berezian jasotzen diren jarduerak errealitate bihurtzeko abiapuntutzat ere hartuko delarik hitzarmena. Ordiziako merkataritzaren ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak zeintzuk diren jasotzen ditu ere esparru-hitzarmenak, Udalak eta Ordizian elkarteak elkarlanean hauek gainditu eta aprobetxatzeko beharrezkoak izan daitezkeen pausoak azaltzen direlarik. Hitzarmenak, bakoitzaren eskubideak eta betebeharrak zein diren argi utziz elkarlanean herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sektoreak bultzatzeko dokumentu garrantzitsua izango da eta honez gain Eusko Jaurlaritzak Industria, berrikuntza, turismoa eta merkataritza sailaren bitartez kaleratzen dituen diru-laguntzak eskuratzeko ezinbestekoa.