Urrezko garaikurra ere jaso du Ordiziako artzainak

Pasa den asteazkenean  Ordizia Txapeldun gazta lehiaketaren XXXI. ekitaldia ospatu da Ordiziako Plaza Nagusian. Aurtengoan Txapela etxean geratu da, Joseba Insausti artzain Ordiziarrak lortu baitu garaipena. Maila izugarria izan da, izan ere lehen hiru gaztek 8ko puntuazioa gainditu dute eta Joseba Insaustirenak zortzi puntu eta erdiko muga errez gainditu du, merezimendu osoz Urrezko Gazta etxera eramanez. Azken hamar urteetako (2009tik 2018ra) irabazleak lehiatu dira haien artean. Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Udalak antolatu dute, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz.

Honako gaztagileak aritu dira lehian gaurkoan: 2009ko  irabazle Jesus Ansola Juaristi (Mausitxa baserria-Elgoibar); 2010eko irabazle J. Aranburu Elkartea (Idiazabal); 2011 eta 2013ko irabazle Ricardo Remiro Aguirre (Eulate), 2014ko irabazlea Ondarreko Karmele Murua (Segura), 2012 eta 2015ean irabazle izan den Jon Etxebarria (Zeanuri), 2016ko irabazlea izan zen Joseba Insausti (Ordizia), 2017ko irabazalea,Jose Luis Odriozola (Aia) eta azkenik aurtengo irabazlea, Julen Arburua (Lekaroz).

Ongorengoa izan da azken sailkapena:

1. Saria. Joseba Insausti, Otatza Gaztandegia (Ordizia).

2. Saria. Jesus Ansola, Mausitxa gaztandegia (Elgoibar).

3. Saria. Jon Etxebarria, Ipiñaburu gaztandegia. (Zeanuri).

Ondorengo diru-saria jaso dute: 300 euro irabazleak, 200 bigarrenak eta 100 hirugarrenak. Hamarretik zazpiko puntuazioa gainditu dutenez, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratu dituzte lehen hiru sailkatuek.

Luxuzko Epaimahaia izan dugu oraingo honetan ere, Jose Juan Castillo lehendakari dutela ondorengo lagunek osatu dutena: Roberto Ruiz (Hika txakolindegia, Amasa) sukaldaria, Victoria Urresti eta Patxi Pérez Elortondo (Idiazabal Jatorri Izendapena), Felix Ibargutxi (Kazetaria) , Olatz Mitxelena (Gipuzkoako Sagardogile Elkarteko koordinatzailea)  eta Belen Balerdi, Ordiziako Kimetz Emakume Elkarteko ordezkaria bere XXV. Urteurrenean.

*argazkian, Intxausti aita trofeoarekin, parte-hartzaile, epaile eta antolatzaileekin.