Goizean eta arratsaldean egongo da zabalik eta larunbatean 'haur txokoa' jarriko da

Ordizian merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, XVI. Stock eta Kale-Azoka antolatuko du irailaren  28 eta 29an. Ekimen honetan bi ekintza bat egingo dira, Stock azoka Plaza Nagusian eta  Kale-azoka herriko kaleetan, produktuak saltokien aurrealdean aurkezturik. Dendari eta herritarrentzat erreferente bihurtu den ekintza hau ostirala eta larunbatean goiz eta arratsaldez antolatuko da beste behin. Stock eta Kale-Azokako edizio honetan parte hartzen duten ORDIZIAN elkarteko saltokietan trukatzeko erosketa txartelak zozketatuko dira. Stock gunean larunbatean txikientzat haur txokoa eskainiko da dohainik puzgarri eta beste aukerekin.

Denboraldi berriko produktuen aukera zabala eta aurreko denboraldiari dagozkion aukerak Stock eta Kale-Azokan ere islatuta ikusiko dira, Goierritarrek bertatik bertara udazken eta neguari aurre egiteko produktuak izango dituztelarik eta intereseko produktuak kalitatea prezio eskuragarrian erosteko aukera ere.

Stock azoka eta Kale-azoka antolatzeko erabiltzen den ingurunea, Plaza Nagusia eta Gune historikoa, erakargarritasun handia sortzen dute parte hartzera gonbidatutako saltokien artean eta askotan nabarmendu da ekitaldiaren antolaketa ona baita bisitari eta bezeroen erantzun ona.

15 saltoki izango dira edizio honetako parte hartzaileak, denak bertako saltokiak, Stock azokan eta Kale-azokan banatuta, 11 saltoki herri-gune historikoan denden aurrealdean eta 4 saltoki Plaza Nagusian, azken hauek 25 m2ko azalera bakoitzak eta aldagela banarekin. Ingurune ireki, eroso eta atsedengarri batetan beraien produktuak eskaintzeko aukera emango die ekintza honek, herriko kaleetatik ibilbidea erakargarriagoa eginez. Ekintza hau, aldi berean, bisitariak udaberriko kanpainako azken nobedadeak ezagutu eta eskuratzeko baliagarria izango da, nobedade hauek saltokietako erakusleihoetan ikusgai daudelarik dagoneko.

Stock eta Kale-azokan parte hartuko duten saltokiak:

GOFI BERRI haur eta gaztetxoen moda, VICUÑA SPORT kirol moda eta osagarriak, ARANTXA mertzeria eta lentzeria, OSKARBI oinetakoak, GEÊ emakume moda eta osagarriak, KIXMI moda eta osagarriak, VICUÑA CONFECCIÓN gizon eta emakume moda, LENA lentzeria eta mertzeria, TTIPI-TTAPA emakume gazte moda, LUA emakume moda eta osagarriak, KUTIXI gizon eta emakume moda eta osagarriak, BIDE MODA emakume arropa eta osagarriak, MIRENTXU haur moda, NESS BOUTIQUE emakume moda eta osagarriak eta PORFIRIO FERNANDEZ gizon moda eta osagarriak.

Stock azoka ordutegia

Irailak 28 eta 29,  10:00tik 14:00ra eta 17:00tik 20:00ra

Kale Azoka ordutegia

Irailak 28 eta 29  10:00tik 13:00ra eta 17:00tik 20:00ra

Haur txokoa ordutegia

Irailak 29,  11:00tik 14:00ra eta 17:00tik 20:00ra

Stock eta Kale-Azokaren bitartez proposamen erakargarria, produktuen aukera zabala eta anitza. Guzti honi musika, erosketa txartelen zozketa eta txikienentzat haur parkea gehitu behar zaiolarik. Ordizian merkatari elkartetik eta Ordiziako Udalatik aisia eta erosketarako aukera ezin hobea izango den ekintza honetarako gonbidapena luzatzen da.