Larunbatean Ordiziako Idazabal Gaztaren kofradiak kapitulu berezia ospatuko du ohorezko kide berriak izendatuz

Ordiziako Idaizabal Gaztaren kofradiak bere  XXIX. kapitulua ospatuko du larunbatean. Urtean behin egiten duen ekitaldia aprobetxatuz,  Ordiziako hiribilduaren sorreraren 750. urteurrenarekin bat egingo du aparteko ekintza antolatuz Ordiziako Udalaren eta FECOGAren  lankidetzarekin: ostiralean egingo den FECOGAko Kofradien produktuen azoka berezia.

Plaza Nagusian hamasei kofradiek euren produktua jarriko dute ikusgai, 18:00etatik 21:00era, pintxoak ere eskainiz produktua dastatzeko. Ordiziako Idazabal gaztaren krofradia, Basoak ardoak eta Tximistako sagardoaz gain, honako kofradiak etorriko dira Ordiziara:

-          Tuterako Orden del Volantín de Tudela Kofradia (barazkiak)

-          Gijongo Oriciu  (itsas-trikua)

-          Balmasedako La Putxera (indabak sakramentuekin)

-          Queijo Serra da Estrela, Oliveria do Hospital (gazta)

-          Toledoko Queso Manchego (gazta

-          Beasaingo Odolkia

-          Confrerie des Jabotiers de Saint Seves des Landes (patea)

-          Oviedoko Círculo Gastronómico de Quesos Asturianos (gazta)

-          Iruñako Espárrago de Navarra (zainzuria)

-          Ziburuko Ttoro (arrain zopa)

-          Atarrabiko Relleno de Navarra

-          Tolosako Indaba

-          Ezpeletako Piment eta Axoa de Veau (piperrak eta antxoa)

-          Navako Siceratores de Asturias (sagardoa)

-          Grastronomiaren Euskal Kofradia

Pintxoak euro batean salduko dira eta jasotako dirua Ordiziako Garagune zentroari emango zaio.

 

Patxi Zubizarreta eta Jakintza Ikastola, ohorezko kide berrien artean

Honez gain, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak bere XXIX. Kapitulua larunbatean egingo du.  Programa honakoa izango da:

10,30ean:            D’ELIKATUZ Zentroan gonbidatuta kofradiei ongietorria. Hamarretakoa. Zentroa irekita egongo da bisitatzeko.

11,30ean:            Kontzertua eta ongi etorria, Ordiziako Oroith abesbatzaren eskutik.

12,00etan:          Txistulari eta dantzarien laguntzarekin, Kofradia eta gonbidatuendesfilea herrian zehar eta ondoren argazkia eta Amets Bide Taldearen Emanaldia.

12,30ean:            Udaletxekoan, Jose Miguel Santamaria Alkate Jaunaren ongietorria. Kofradiakide Berri eta Ohorezko Kofradiakidee auzkezpena eta izendatzea.

Ohorezko Kofradi Kideak:

·         Bodega Inurrieta - Tomás Antoñana Ros, Kofradiaren laguntzailea

·         Patxi Zubizarreta, Ordiziar Idazlea

·         Jakintza Ikastola, bere 50. urteurrenagatik

·         Aitor Urien Telletxe, Abadiñoko Artzaia

.          Ramon Aseginolaza, bertako Sagar eta fruta ekoizlea eta Ordiziako Azokako saltzailea

 

*Argazkian, bi ekitaldien aurkezpen unea