berdintasunPlana ekainean aurkeztea aurreikusten da

Hilaren 17an, azken bilera egingo da gazteekin eta alorreko eragileekin, eta hurrengo astean Hezkuntza eta Gizarte Gaiak taldeen txanda izango da. II. Berdintasun Plana garatzeko parte hartze prozesua azken txanpan da. Aurreikusitakoaren arabera, maiatzean bertan amaituko dira bai herri mailan sortutako hiru taldeen bilerak eta baita udal teknikarienak ere.

Esan bezala, Gazteria esparruko azken bilera ostiral honetan egingo da, hilak 17, 19.00etan Barretxen. 15 lagun inguru parte hartzen ari dira talde honetako saioetan, eta horien artean Gaztetxeko neska-mutilen presentzia handia nabarmendu beharra dago. Edozein kasutan, beste talde eta erakundeetako ordezkarien partaidetza ere bada; Gaztelekua eta Oianguren institutua, kasu.

Hezkuntza, Gizarte Gaiak eta Udal teknikariak
Datorren astean, beste bi saio egingo dira. Batetik, hilaren 21ean Hezkuntza taldeko bilera izango da 09.00etan Barrenan, eta bestetik, hiru egun beranduago, hilaren 24an, Gizarte Gaien saioa egingo da 09.30ean, leku berean. Azkenik, maiatzaren 28an, udal teknikarien txanda izango da, 09.30ean, Udaletxeko udalbatzaren aretoan.

Saio horiei guztiei esker, parte hartzaileek berdintasunarekin lotutako formazioa jaso dute eta aukera izan da esparru bakoitzari lotutako diagnostikoa egiteko. Ekarpen horiekin guztiekin elikatuko da II. Berdintasun Plana.

Prozesuaren hurrengo urratsak honakoak izango dira; bileren emaitzak Berdintasun Batzordean eta Batzorde Politikoan aurkeztu, ekarpenak jaso eta planaren zirriborroa idaztea. Ibilbidea ekainean amaitzea aurreikusi planaren aurkezpenarekin.