clip image002Formatzeko, gogoeta egiteko eta erabakiak hartzeko saioa 

Ordiziako Udaleko II. Berdintasun plana egiteko prozesua abian da. Asmoa da Udala eta herriko eragileak elkarlanean, datozen urteetako Berdintasun politika zehaztuko duten gidalerroak finkatzea, hau da, guztion artean egindako plana osatzea.

Herri mailan Berdintasun Batzordearekin eta eremu zehatzetarako osatutako taldeekin lan egingo da: Hezkuntza, Gazteria eta Gizarte Gaiak eta Zerbitzuak, hain zuzen ere. 

Hilaren 26an, Gazteriaren esparruaren txanda izango da. Egun horretan gazteekin eta horiekin lanean diharduten eragileekin bilera antolatu du Udalak, 18.00etan Délikatuz-en. Gure ustez, gazteria talde estrategikoa da eta herriko neska-mutilek Berdintasunari buruz zeresan handia dute.

Zergatik da estrategikoa gazte esparruan eragitea?
Gazteak dira herri honen etorkizuna, eta emakumeen eta gizonen arteko harremanak berdintasunean oinarritu daitezen ezinbestekoa da esparru horretan urrats sakonak ematea. Horrekin lotuta, kolektibo horren eta horrekin lanean diharduten eragileen ahotsa eta iritziak kontuan hartzeko konpromiso sendoa hartu eta horiengana iristeko kanal egokiak abiatu nahi dira.

Nork parte hartuko du bileran?
Ordiziako gazteek norbanako gisa, gazte taldeetako ordezkariek eta horiekin lanean ari diren erakundeetako ordezkariek.

Zer landuko da bilera horretan?
Formatzeko, gogoeta egiteko eta erabakiak hartzeko saioa izango da, eta honako gaiak izango dira hizpide:

  • Berdintasuna eta gazteak: zertaz ari gara?
  • Zer egin daiteke eremuan berdintasunaren inguruan lan egiteko?
  • Berdintasun Sailaren lanaren nondik norakoak
  • Eragileen arteko koordinazioa
  • Gauzatu daitezkeen ekintza eta horien bideragarritasuna
  • Datozen urteetako konpromisoak
  • Planaren jarraipenerako egituren inguruko lanketa

Honakoa Gazteria arloko lehendabiziko bilera izango da, baina beste bi egitea aurreikusita dago, bakoitza bi ordu ingurukoa.