berdintasunaOrdiziako Udalak berdintasunerako urratsak herritarrekin batera eman nahi ditu

Ordiziako Udaletik, berdintasuna sustatuz orain arteko bidean jarraitu nahi da: urratsez urrats herriko balio kulturalak eraldatuz. Horretarako, Udalak II. Berdintasun Plana egingo du. Datozen urteetarako helburuak zehaztu eta egin nahi diren ekintzak zeintzuk diren erabakitzeko. Udal mailarako ezin ezik, herri mailarako plangintza izatea nahi da. Horregatik, herritarrak animatu nahi ditugu, sortuko diren lantaldeetan parte hartzera.

Udal mailan, Udal ordezkariekin eta teknikariekin egingo da lanketa. Helburua, datozen urteetarako mainstramingaren eta gobernantzaren alde buru-belarri lan egitea da. Hau da, berdintasun bermatzeko zien hau bultzatzeko irizpideak Udaleko sail guztietan eta jardun orokorrean barneratzeko ahalegina egitea.

Herri mailan, koordinazio gune nagusia Berdintasun Batzordea izango da. Helburua, gune hau, aurrerantzean, berdintasunerako Ordiziako gune erreferentziala izatea baita. Arlo desberdinetan Ordizian berdintasunaren alde egiten ari den lana konpartitzeko, koordinatzeko eta honen inguruan eztabaidatzeko espazioa, hain zuzen ere.

Horrez gain, gai jakinen gaineko talde espezifikoak sortu dira: hezkuntzako lantaldea, gizarte gaietako lantaldea eta gazteria lantaldea. Gai hauen inguruan lanean ari direnek edota interesa dutenek, kolektibo horren parte direlako edo ardura dutelako, osatuko dituzte hauek. Eremu hauetan berdintasuna bultzatzeko mekanismoak bilatzea izango da asmoa.

Herritarren lehenengo lantaldeak honakok izango dira.

  • Gazteak: apirilaren 26an egingo da 18:00etan D´Elikatuzen.
  • Hezkuntza: lehenengo bilera, apirilaren 17an egingo da goizeko 9:30ean, Barrena kultur etxean (Bertsolari gela).
  • Gizarte gaiak eta zerbitzu sozialak: apirilaren 29an, 18:30ean, Barrena Kultur etxean (7. gela)

Interesa duten pertsona oro gerturatu dadin animatzen dugu. Elkarrekin ikasiz eta ondo pasatuz, "zer nahi dugu egin hurrengo urteetan?" galderari erantzunez. Bereziki, herriko gazteak animatu nahi ditugu, apirilaren 12ko taldean parte har dezaten.

Informazio gehiagorako, berdintasun arloarekin kontaktuan jarri: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.