martxoak8Hainbat ekitaldi burutuko dira Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Gaur, arratsaldeko 17etan, prentsaurrekoa eskaini du Berdintasun Batzordeak Barrenan martxoaren 8ko adierazpena egin eta, bidez batez, Lilatoiaz hitz egiteko. Bertan egon dira Berdintasun Saileko, Kimetz elkarteko eta Emakume ordiziar korrikalarien ordezkariak.

Iristear da Emakumeen Nazioarteko eguna. Martxoaren 8a da emakumeen eskubideen aldarrikapen eguna. Mugimendu feministak lortutakoa ospatu eta egiteko duenaren inguruan hausnartzeko eguna. Borroka eguna; nahiz eta emakumeentzako egun guztiak izan borroka egunak. Borroka egiten dute, esaterako, emakume izanagatik jasaten duten indarkeriaren aurka. Edota, enplegu duin eta soldata berdintasunaren alde.

Emakumeen egun seinalatua ospatzeko Berdintasun Batzordeak programazio berezia antolatu du martxoaren 8rako. 19etan kontzentrazioa egingo da Plazan. Ondoren, plazatik bertatik, 19:30etan triki-poteoari emango zaio hasiera eta 21:30etan Emakumeen afaria ospatuko da Boxing elkartean. Honen prezioa 15 €koa izango da; 13€ langabetuen kasuan. Txartelak salgai daude honako lekuetan: Orlegi, Kirkil, Herrikoa, Pottoka eta Barrena Kultur Etxea.

Martxoak 8 emakumeen egun ofiziala bada ere, dagoeneko martxan dagoen eta martxoaren 15a arte iraungo duen programazioa osatu da. Ekitaldi mota desberdinak biltzen dituen programazioa, alegia.

Kartela, programazioa eta adierazpena ikusteko hemen:

pdfKartela.pdf

pdfMartxoak 8ko adierazpena.pdf