DibujoEkitaldi ezberdinez beteta dator aurtengo programa

Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko eguna ospatzen da. Hori dela eta, Ordiziako Udalak, Berdintasun Batzordearekin, Kimetz Emakume Taldearekin, Gaztelekuarekin, Jubilatuen zentroarekin eta Hitzarorekin batera, ekitaldi ezberdinez betetako programazioa osatu du. Hau ez da martxoaren 8ra mugatuko soilik, izan ere, gaur hasi eta martxoaren 15a bitarteko beste egun batzuetarako ekitaldiak antolatu dituzte baita ere. 

Programa aurkezteko, prentsaurrekoa emango da, gaur, hilak 21, arratsaldeko 17:00etan Barrena Kultur etxean.

 Hemen ikusi programazio osoa: