change.orgAhobetez onartu zuten mozioa urtarrilaren 31ko Plenoan

Delhi hiriburuan abenduaren 16ko gatean autobus batean talde batek 23 urteko ikasle bat, Jyoti Singh Pandey, bortxatu zuen. Delhiko Delituen Erregistro Bulegoko Nazio Erregistroek 572 bortxaketa-salaketa jaso zituen 2011n. 2012an, abenduaren 15ean, 635 salaketa zeuden.

Emakumeek beren autonomia eta independentzia gero eta gehiago eskatzen duten garai honetan, delitugileek, legeari inolako beldurrik gabe, inpunitate osoz gauzatzen dituzte emakumeen aurkako erasoak. Genero-justiziarik ez egoteak, legearekiko beldurrik ez izateak edota polizia judizialaren faltak egoera larritzen du.
Horregatik, urtarrilaren 31n Udalbatza Plenoak egin zuen ohiko bileran Ordiziatik beste nazioetan eta Indian bertan emakumeen aurkako indarkeriarik gerta ez daitezen lagundu beharra dagoelako proposamena onartu zuen. Ondorioz, Udalak bat egin du change.org plataforma ikaslea indiarra bortxatua eta bortizki eraila izan zela salatzeko lantzen ari den kanpainarekin. Azken honen helburua da Indiako Gobernuari eta botere judizialari gogoraraztea genero-indarkeria gora doala, eta gizarte zibilarekin batera lan egin dezatela konponbideak bilatzeko.

Gainera, dituen komunikazio-bideez baliatuta Udalak kanpaina zabaltzeko konpromisoa hartzen du, baita genero-indarkeria ikuspegi internazionalista batetik aurre egiten jarraitzekoa ere.