EMAKUMEEN ESPAZIOAOstiralero eskainiko dituzte taldeko saioak

Ordiziako Migrazio, Berdintasun eta Gizarte Ongizate sailek emakume etorkinen espazio multikulturalean parte hartzera animatu nahi dituzte emakume etorkinak. Kultura desberdinak biltzen dituen espazioa da.

Helburua da emakumeen arteko laguntza eta elkartasun sarea sortzea, emakumeak berauen eskubideak zeintzuk diren ondo ezagutzea eta bide batez, euren osasun fisikoa eta emozionala hobetzea. Bestalde, aisialdirako eta ondo pasatzeko balio izan dezakete topaketa hauek.
Saioak Barrenako 7. gelan izango dira arratsaldeko 17:00etatik aurrera ekainaren 14ra arteko ostiral guztietan. Haurtzaindegi zerbitzua eskuragarri dute parte hartzaileek. Interesatuta egonez gero deitu 943 80 56 10 (Ongizate saila) edo 685 75 90 91 (Garaipen saila) telefono zenbakietara izena emateko.