MANUAL-PUNTO-LILA-V1-1-181 Datorren astetik aurrera eta hilabetea amaitu bitartean, Emakumeenganako indarkeriaren gaineko sentiberatze eta mobilizazio kanpainaren parte diren hainbat ekintza jarriko dituzte martxan.

Hori horrela,  19tik 30era Barrenako sarreran hezkidetza eta indarkeria matxistari aurre egiteko materialaren erakusketa egongo da eta Berdintasun batzordeak asteartean, hilaren 20an, prentsaurrekoa eskainiko du D´Elikatuzen arratsaldeko 17:30etatik aurrera.



Bestalde ostiralean, 23an, Altamiran Giza Katea ekimenari ekingo zaio. Arratsaldean, aldiz, emakumeen aurkako indarkeriari buruz hausnartzeko tailerra eskainiko dute Barrenan 18:30etatik aurrera.

Iganderako, 25erako, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna izateagatikkontzentrazioa antolatu dute "EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA GEHIAGORIK EZ" lemapean. Plazapean izango da, arratsaldeko 19:00etan. Bertan Amaia Apaolazak eta Marisol Caberok esaldiak irakurriko dituzte eta Ordiziako dantza taldeak dantza egingo du.

Helduentzako ez ezik, haurrentzako ere ekintzak badaude. 22an eta 26ean arratsaldeko 17.30etan ipuin kontaketa eskainiko du Mertxe Aizpuruak.

Informazio zehatzagoa atxikitako dokumentuan: