Ostiralean giza katea egin eta Matazak proiektuaren baitan sortutako bufanda neurtuko da

Ate joka dugu azaroaren 25a eta horren harira antolatutako ekintzen programa aurkezten da. Egitaraua herriko hainbat eragileen ekarpenekin eta elkarlanean osatu da. Denok gara partaide eta protagonista indarkeria matxistaren aurka, nahikoa da! aldarrikatzeko. Eta horrela adierazi nahi dugu kanpaina aurkezteko gaur hemen elkartu garenok(garen guztiak bertan ez egon arren) . Elkarlana beharrezkoa da, indarrak batu behar ditugu indarkeria matxistaren aurka.z.

Indarkeria sexista gizonen eta emakumeen arteko botere-harremanen desorekaren adierazgarri da. Baita emakumeen mendekotasuna betikotzeko tresna ere. Horrez gain, Giza Eskubideen zapalkuntza suposatzen du; honako eskubideak urratzen ditu besteak beste: bizitzeko osotasun fisikorako eta osasunerako eskubideak,  berdintasunerako eta bazterkeria ez jasateko eskubideak.

NBEren (Nazio Batuen Erakundea) datuen arabera, emakume eta haurren %70a indarkeria fisiko edo sexuala jasaten dute bere bizitzan barrena. Fenomeno transkulturala da, bizi-bizirik dago munduko leku guztietan eta mugarik ez du, izan ere, erlijioak, legeak, klase sozialak eta kulturak zeharkatzen ditu. Indarkeriaren muturreko kasuak erailketak dira, aurten 43 emakume eta 7 haur (Iturri ofizialak).

Azaroaren 25eko egitaraua Ordizian

Gauzak horrela, ezinbestekoa da halako jokaerak gaitzetsi eta neurriak abiatzea indarkeriari aurrea hartzeko eta herritarrak sentsibilizatu eta kontzientziatzeko. Hori dela eta, urtean zehar garatzen diren ekintzez gain egitarau oparoa antolatu dugu bereziki azaroaren 25aren inguruan, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna.

Programaren haritik, dagoeneko hainbat ekintza egin dira:

-       azaroaren 16an, Delikatuz (17:00) Topaketa irekia, “Emakume anitzak biolentziarik gabeko bizitza baten alde”  (Emakume migranteen ahalduntze gunea)

-       azaroaren 16,17,18an, Herri Antzokia, Nazioarteko Korto lehiaketa. Giza eskubideak herrira (Dar-Dar):

Eta beste batzuk martxan daude:

-       Matazak indarkeria sexistaren aurkako proiektua.

Eragile asko ari dira parte hartzen, besteak beste: Oianguren, Urdaneta, Jakintza, Alotza, Zuhaiztiko eskulan taldea, Kimetz, Garagunea, San Jose Egoitza eta beraien etxetik partikular asko ere bai. Eta dagoeneko hainbat topaketa egin ditugu (topaketa orokorra Udaletxeko arkupetan, Zuhaiztin eta Azoka sozialean)

-       Beldur barik lehiaketa (Emakunde-Berdinsarea). Helburua gazteen artean indarkeria matxistaren kontzientziazioa eta inplikazioa sustatzea.

Ordizian 10 lan aurkeztu dira. Eta ikusgai daude beldurbarik.eus web orrian. Bozkatzeko aukera ere izango da (hilak 19tik 22ra arte).

Eta bukatzeko, Topaketa orokorra – hilak 24 (Vitoria-Gasteiz) (Izenematea: hilak 20 – azken eguna)

Egiteko daudenak:

-       azaroaren 21ean, Delikatuz (18:00) “Zinea ahalduntze tresna” VOLAR filma dokumentala (kimetz)

Herri antzokia(20:30) “Tully” filma (herri antzokia)

-       azaroaren 23an, Altamiratik (11:15) Giza katea. Emakumeenganako indarkeriari ez! Indarkeria matxistaren aurka (kimetz - Hiri hezitzaile programa)

o   Giza katea  (eragile asko)

o   Ikastetxeek eta hainbat eragilek eskainitako emanaldiak

o   Matazak. Zenbat neurtzen du Ordizian egindako bufandak?

-       abenduaren 2an, Zuhaiztiko aretoa (17:00)Autodefentsa feminista ikastaroa (15 urteko gorakoent). Izenematea: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 943805610 (Berdintasun saila)

Azaroaren 23an – GIZA KATEA

Ostiralean, goizez dagoeneko klasiko bat den giza katea (Hiri hezitzaile programaren testuinguruan) egingo da Altamiratik hasita (11.15), Kimetz elkarteak bultzatuta  herriko zenbait talde eta eragileren ekimenez; hala nola, Berdintasun arloa, Ordiziako ikastetxeak, AEK, Bertso Eskola, Ordizia Kolore, Garagunea, ea.. Urteroko topaketa plaza nagusian egingo da, eta ohi denez, bertan partaideek mota guztietako emanaldiak eskainiko dituzte.

Ekimenean parte hartzeko gonbidapena luzatzen zaie herritar guztiei.

Matazak indarkeria matxistaren aurkako proiektu barruanOrdizian trikotatutako bufanda erraldoia neurtuko da.  

Ordiziar guztien artean LAZO KOLEKTIBO HANDIA osatzea da ekintza, alegia, pieza artistiko hori emakume, gizon, edozein adin eta jatorriko pertsonen artean eratzea. Eta, aldi berean, ‘emakumeok jasaten dugun indarkeria sexistari buruzko  hausnarketa-guneak sustatzea: zer den indarkeria matxista, nola adierazten den, zer eragina duen guregan. Denon artean solasaldiak egin,  gero eta kolektibo gehiagorengana iritsiz eta jarrera aktiboak sustatuz “nahikoa da!” aldarrikatzeko’, esan du Altunak.

Bufanda osatzen duen zati bakoitzak  falta diren emakumeak  islatzen ditu, zati bakoitza izen bat da, lapurtutako bizi bat, oihu bat: nahikoa da! Horrela, puntua egitea ekintzailetasuna eta ahizpatasuna  bihurtzen da. Baina ez dira hariak bakarrik ehunduko, baizik eta baita hitzak ere. Eta hitz horiek mezu bilakatzen dira, eta mezu horiek isiltasuna apurtzen dute eta beste pertsona batzuekin elkar-ekintzan aurkitzen dira.

BELDUR BARIK JARRERA

Azaroaren 24an Gasteizen Euskadiko gazteen arteko indarkeria sexista prebenitzeko Beldur Barik lehiaketa ospatuko da.

Egun horretan  Beldur Barik Lehiaketako lan irabazleak ezagutuko dira. Eta tailer interesgarri batzuk egingo dira. Aukera paregabea izango da elkar ezagutzeko, indarkeria sexistaren inguruan elkarrekin hausnartu, eta horri aurre egiteko sareak eraikitzeko!

10 lan izan dira Ordiziatik aurkeztu direnak eta beldurbarik.eus web orrian  ikus daitezke.

Gasteizera hurbiltzeko doako autobusak izango dira. 

Adierazpenak

-       Ordiziako Udalak bat egingo du Eudeleko adierazpenarekin.

Indarkeria jasan duten emakumeei erreparazioak ahotsa ematea eskatzen du

Gizonak ere inplikatzeaberdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka

-       Euskal gizonen eskutitza, berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren kontra

-       “Gizonok esan eta egin” kanpaina

Urriaren 23an Emakundek  “Gizonok esan eta egin” kanpaina aurkeztu zuen.

Ekintza konkretuak eginez gizonek egunerokotasunean hainbat eremutan berdintasunarekin duten konpromisoa handitzea du helburu, horien artean: zaintzan erantzunkidetasuna bultzatzeko, indarkeria matxistari aurre egiteko, berdintasunaren aldeko ideiak hedatzeko, mezu eta jarrera sexistak salatzeko eta abar.

Horretarako aplikazio informatiko bat sortu dute. Urrats gutxi batzuetan lagunduko die matxismo maila aztertzen, konpromisoak aukeratzen eta praktikan jartzen eta horien jarraipena egiten.

www.emakunde.euskadi.eus/esanetaegin/

-       Gizonduz.Gizonduz gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko trebakuntza.