AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA EGINGO DA NESKA GAZTEEKIN

Emozioak, elkartasuna, maitasun erromantikoa eta autoestima landuko dira, besteak beste

Udaleko Berdintasun sailak  Autodefentsa ikastaroa antolatu du neska gazteei zuzenduta, 14- 15 urtetik gorakoentzat. Ikastaroa azaroaren 9an eta 10ean egingo da eta aldez aurretik izena eman behar da, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikaren bidez edo/eta 943805610 telefonora deituta. Egunean bertan 5 €ko ordainsaria jasoko da eta azken egunean itzuliko da bi saioetan parte hartu dutenei.

Ikastaroaren helburua: Neska gazteek beraien egunerokotasunean bizi dituzten eraso edo diskriminazio egoerak identifikatzeko gai izatea eta hauei aurre egiteko estrategia indibidual eta kolektiboak lantzea, esperientziak eta bizipenak konpartitzeko espazio seguru bat sortuz. Eta edukien artean honako hauek landuko dira: Emozioen lanketa, emakumeon arteko elkartasuna, Maitasun erromantikoa eta autoestima, besteak beste.  

METODOLOGIA oso dinamikoa eta parte hartzailea izango da. Beraien errealitateara egokitzen diren adibide eta bizipeneakin lan eginez eta beraien esperientzia eta kezkak konpartitzeko espazioa sortuz.

Ikastaro hauek II Berdintasun planaren ildo estrategikoetako batean kokatzen da:  indarkeria matxistaren prebentzioa lantzea, kasu honetan  neska gazteen artean ahalduntze prozesuak sustatuz.

Informazio gehiago: Udaleko Berdintasun saila (Barretxe).