“EZ DA EZ, EZ PASA ETA EZ ONARTU”

Santa Ana jaietan errespetuan oinarritutako eta eraso sexistak gabeko berdintasunezko jaiak izateko kanpaina martxan da

“EZ DA EZ,  Ez pasa eta ez onartu” horrelako mezu argi eta sinpleekin Ordiziako Udalak herritarren arreta erakarri nahi du errespetuan eta askatasunean oinarritutako harreman batzuen alde; erasotzat har daitezkeen eta errespetuzkoak ez diren jarrera guztiak baztertzearen alde.

Kanpaina honen barruan hainbat ekintza jarri dira martxan:

- UZTAILAK 25 – 27.  JAIMA INFORMATIBOA, INDARKERIA SEXISTARIK GABEKO GUNEA. Arratsaldez egongo da Arboledan  18:00etatik 21:00era arte

Jai eremuan kokatzen den gunea da, indarkeria sexistaren gaia bisibilizatzeko eta herritarrak konzientziatzeko. Bertan, emakumeak  jaietan indarkeria sexistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak jaso eta babes eta elkartasun gunea irudikatu nahi da.  Indarkeria aurre egiteko bitartekariak eta informazioa jasotzeko gunea izango da, denontzat irekia: triptikoak, txapa makina, materialak salgai… , Berdintasun arloak antolatuta...

- Hainbat pegata banatu dira mezu argiak emanez, horien artean: “Ez indarkeria sexistarik, ez LGTB+ kolektiboaren aurkakorik”  “kaleak, gauak eta jaiak GEUREAK DIRA!”

Kartelak ere banatuko dira mezu berarekin.

Beldur barik gidak ikastetxeetan banatu dira (www.beldurbarik.org).

    Gidak bat egiten du urtean zehar hezkidetza proiektuaren bitartez ikastetxeetan lantzen ari garen balore eta jarrerekin.

Txartel informatiboak banatu dira. Laguntza eskatzeko hainbat telefonoren berri emanez.

Erasoen aurrean, larria bada: SOS deiak 112. Gertakari guztien aurrean arreta izateko eta salaketa jartzeko: Udaltzaingoan eta Ertzaintzan izango da aukera, arreta prokoloak modu koordinatuan martxan jarriko dituzte.  

Jaiak izan ondoren,  gertatutako erasoen erregistroa izateko: Udaleko Berdintasun saila (Jacques etxea: 943805610).  

LGTB homofobiako erasoen aurrean: Goierriko zubia: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.    

Txosnak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Materialak Kuadrilei banatu zaizkie;  dendariei eta tabernariei ere Ostalaritza eta merkataritza elkartearen bitartez banatuko dira, kanpainarekin bat egiten dutelako.       

Bideo bat ere prestatu da herriko eta Udaleko hainbat eragilerekin elkarlanean, Jaietan ere indarkeria sexistaren aurkako mezua eta konpromisoa adierazteko, denon inplikazioa beharrezkoa baita honen aurka.  “Ez izan konplize” “Izan lagun

Irailean urteko prozesu bat martxan jarriko da konpromisoak lantzeko, gure jarrerak eragileagoak eta koordinatuak izan daitezen.  Urte osoko lana dela argi baitago.

-  Musika sexistarik ez erabiltzeko honako hau proposamena: Spotify Beldur Barik BBdj

 

BIDEOA ikusteko eta zabaltzeko, kopiatu ondorengo lotura: https://www.youtube.com/watch?v=8FsNKwvRgA0

GIDA BELDUR BARIK: gida_BeldurBarikOrdizia2017_guía (pdf)