Gaia astelehenean ospatuko den I. tokapetan landuko da

Topaketak Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak antolatu ditu, eta  elkarrekin gogoeta egiteko gunea izatea izatea nahi du, batez ere informatzeko eta genero aldeak murrizteko interesa duten pertsonekin.

Emakumeen eta gizonen berdintasuna jendartearen lehentasunezko beharra da eta herritar eta erakunde guztien inplikazioa beharrezkoa da. Hori dela eta, I. Topaketetan parte-hartzeko gonbidapena luzatu da. Topaketak, hurrengo astelehenean izango dira, martxoak 20, Barrena kultur etxean.

Maggy Barrére eta Mentxu Ramilo  doktoreak ariko dira, berdintasun gaietan adituak biak. Eta feminismo lanetan garrantzi handiko gaietan dituzten ezagutzak eta esperientziak partekatuko dituzte. Hain zuzen ere, berdintasun legediaz eta teknologia berriez arituko dira.

Maggy Barrére, EHUko Zuzenbide-fakultateko filosofía katedradunak, Zuzenbide eta sexo-generoak eragindako bereizketa ikertu du eta Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Udal ordenantzak sortzeko proiektuetan aritu da.

Bereizkeriaren aurkako Zuzenbidea izan da maila teorikoan landu duena (batez ere, feminismoarekin lotua). “Zuzenbidea, emakumeen bereizkeria eta parte-hartze politikoa” hitzaldian desegingo ditu aipatutako gaietan oso sustraituta dauden hainbat ideia, emakumeen menpekotasuna eta bereizketa –sistema elikatzen dutenak

Mentxu Ramilok, Administrazio eta Zientzia politiketan doktoretza du eta Emakumeen eta gizonen berdintasunerako masterra du. Ikertzailea eta formatzailea da, eta gehien inetresatzen zaizkion arloak komumunitateak eta sare birtualak dira, eta horiekin batera emakumeen inklusioa, partaidetza eta jabekuntza.

“Sororitatea eta politiketan eragiteko sareak” hitzaldian informazio-teknologiaz eta komunikazioaz hitz egingo digu. Bere lan-ildoan  indar handia ematen dio emakumeen arteko elkarkidetzari sareen bitartez. Erantzukidetasuna, hizkuntza, baliabideen kudeaketa eraginkorra (denbora, dirua…) dira kontuan dituen alderdiak

Topaketak jende guztiari irekia dago eta doan da.