GABONETAN ERE EROSI ORDIZIAN

Erosketa bonoak salgai dira dagoeneko 40 euroen truke 50eko balioarekin

Aurten ere ORDIZIAN merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkarteak, Ordiziako Udalaren laguntza eta babesarekin, Eguberritako kanpaina aurkeztu dute udaleko, merkataritzako eta turismo bulegoko arduradunek,. Egun hauetan ospatuko diren beste ekintza eta ekimenei ere kanpaina hau batuz, merkataritza sektorearentzat urteko kanpaina garrantzitsuenetako bat den honetan, Ordiziarrak eta bisitatzen duten Goierritarrak kultura eta aisia aukera erakargarria gozatzeko nahiko argudio eman nahi da.

Eguberritako erosketak herriko dendetan egitearen aldeko sentsibilizazio kanpaina, Ordizian erosketa-opari bonoak, Olentzero eta errege magoekin Photocall 300€ko sariaren zozketarekin, Gabonetako 20 saskien eta 15 Errege-opilen zozketa, Txu-txu tren turistikoa eta haur parkeak izango dira ORDIZIAN elkartearen proposamena eguberritako kanpainarako.

 

“SENTSIBILIZAZIO KANPAINA. GABONETAKO EROSKETAK HERRIKO MERKATARITZAN”

AZAROAK 25, HITZORDU BERRIA ORDIZIAN

Ordiziak bat egingo du beste behin Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Egunarekin

Ate joka da azaroaren 25a eta horren harira azaroaren 16tik abenduaren 12ra arte egingo diren ekintzen programa prest da. Egitaraua herriko hainbat erakunderen eta Udaleko hainbat sailekoen ekarpenekin osatu da (kimetz, Hitzaro, Emakume migranteen taldea, Hiri hezitzaile programa eta bertako partaideak, Berdintasun saila, Herri antzokia eta Aniztasun arloa).

36 urte bete dira jada Azaroaren 25a indarkeria sexistaren aurkako borroka eguna izendatu zenetik; 1993ko abenduan, NBEko Asanblada Orokorrak Emakumeen aurkako oldarkeria deuseztatzeko Adierazpena onartu zuen. Horren arabera, halako oldarkeria gizonen eta emakumeen arteko botere-harremanen desorekaren adierazgarri da. Baita emakumeen mendekotasuna betikotzeko tresna ere. Horrez gain, Giza Eskubideen zapalkuntza suposatzen du; besteak beste honako eskubideak urratzen ditu; bizitzeko, integritate fisikorako eta osasunerako eskubideak eta berdintasunerako eta bazterkeria ez jasateko eskubideak, besteak beste.

“EZ DA EZ, EZ PASA ETA EZ ONARTU”

Santa Ana jaietan errespetuan oinarritutako eta eraso sexistak gabeko berdintasunezko jaiak izateko kanpaina martxan da

“EZ DA EZ,  Ez pasa eta ez onartu” horrelako mezu argi eta sinpleekin Ordiziako Udalak herritarren arreta erakarri nahi du errespetuan eta askatasunean oinarritutako harreman batzuen alde; erasotzat har daitezkeen eta errespetuzkoak ez diren jarrera guztiak baztertzearen alde.

Kanpaina honen barruan hainbat ekintza jarri dira martxan:

- UZTAILAK 25 – 27.  JAIMA INFORMATIBOA, INDARKERIA SEXISTARIK GABEKO GUNEA. Arratsaldez egongo da Arboledan  18:00etatik 21:00era arte

Jai eremuan kokatzen den gunea da, indarkeria sexistaren gaia bisibilizatzeko eta herritarrak konzientziatzeko. Bertan, emakumeak  jaietan indarkeria sexistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak jaso eta babes eta elkartasun gunea irudikatu nahi da.  Indarkeria aurre egiteko bitartekariak eta informazioa jasotzeko gunea izango da, denontzat irekia: triptikoak, txapa makina, materialak salgai… , Berdintasun arloak antolatuta...

ORDIZIA, LGTBI GUNEA

‘Ikaragarrizkoa litzateke hau Goierrin izango bagenu ezta??’

Ordiziako Udaleko Berdintasun saila eta Goierriko Zubia, LGTBI kolektiboaren eskubideen defentsan lanean ari den taldea, Ordizian kolektiboaren banderaren koloreekin margotuta prestatu den oinezko-bidea erakusteko elkartu dira, argazkian ikus daitekeen moduan.
Goierriko Zubiak bere facebooken Laudion horrela margotutako pasabidearen argazkia erakutsi zuen honako esaldiarekin: ‘Ikaragarrizkoa litzateke hau Goierrin izango bagenu ezta??’ Bi aldiz pentsatu gabe, Ordiziak hartu du lekukoa eta kokapena aztertu du baldintza teknikoak eta legediak eskatzen duena kontutan hartuz. Hala, aukeratutako puntua herriko bi eraikin historikoen arteko lotura da: Barretxe etxea eta Zabala Jauregia.

Honekin batera, eta asteazken honetan ekainaren 28an, LGTBIren Harrotasun Nazioarteko eguna da eta Udalak ostegunean Osoko bilkuran Gehituren, hau da, Euskadiko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkartearen adierazpenarekin bat egingo du. Hemen dokumentua:

Adierazpena GEHITU 28J_2017 Manifiesto (pdf)