GAZTE LOKALEI BURUZKO UDAL ORDENANTZA

Udalbatzarrak 2013ko martxoaren 7an egindako osoko bilkuran Ordiziako gazte lokalei buruzko udal Ordenantza behin-behingoz onartzea erabaki zuen.  

Oinarriak udaletxe honetako Idazkaritzan egongo dira jendaurrean ikusgai 30 egunez ediktu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasita, nahi dutenek aztertu eta egoki deritzoten ohar eta alegazioak aurkez ditzaten.  

 Legeak iragarkia jendaurrera aterata edukitzeko jartzen duen epea inork ezeren erreklamazio edo oharrik egin gabe pasatzen bada, behin-betiko onartutzat joko dira erabakiak, beste erabakirik hartu beharrik gabe.

 Alegazioak aurkezteko epea: 2013/04/25

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala ikusteko SAKATU HEMEN

Ordenantza