ORDIZIAKO UDALERRIAN DIRUSARRERAK BERMATZEKO ETA GIZARTE INKLUSIORAKO UDAL LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN AURRETIAZKO KONTSULTA PUBLIKOA

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 133. artikuluari jarraiki eta azaroaren 27ko 50/1997 Legeko 26. artikuluari  lotuta, arauen garapen prozesuan aurretiazko kontsulta publikoa egingo da  herritarren parte hartzea bermatzeko. Aurretiazko kontsulta publikoa erregelamendu proiektua garatu aurretik burutuko da, dagokion Administrazio Publikoaren web orrian eta araudi hau dela eta kaltetuak izan daitezkeen  subjektu eta erakunde esanguratsuenen iritzia jasoko da hurrengo puntu hauen inguruan:

- Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.

- Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.

- Arauaren helburuak.

- Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

Dagokien herritarrek, erakundeek eta elkarteek planteatzen diren gaien inguruan euren iritzia eman dezakete 2018/03/20 arte, hurrengo helbide elektronikora: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak

Familiei udal programa bidez ematen zaien laguntzaren arauketa burutzea. Arauketa ezinbestekoa da udal laguntza honen aspektu ezberdinak erregulatzeko.

Bere onarpenaren beharra eta egokitasuna

Beharrezkoa da udal laguntza hauen bidez premiazko ondasunak eskuratzeko bideak errazteko tresnak erregulatzea. Eusko Jaurlaritzak  edo beste administrazio batek ematen dituen eta hauek eskuratzeko eskubiderik ez duten antzeko ezaugarriak dituzten laguntza ekonomikoak emateko arauketa ezinbestekoa  da.

Helburuak

Arauaren barne egongo diren oinarriak arautzen dituzten laguntzen helburua da arreta eskaintzea larritasun ekonomikoko egoeretan eta babesa ematea beren gizarte prozesuan oinarriekin bat etorri eta laguntza horien onuradun diren pertsona eta/edo familiei batez ere Diru laguntzen 38/2003 Legea, azaroaren 17koa eta hori garatzen duen 887/2006 Errege Dekretua eta Ordiziako Udaleko diru laguntzen Ordenantzak arautua kontuan izanik.

Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak

Ez da bestelako aukerarik aurreikusten. Arauketa berria ezarri nahi da, beharrezkoa dela arlo hau erregulatzea.