ORDIZIAKO UDALERRIKO ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ARAUTZEN DUEN ERREGELAMENDUAREN AURRETIAZKO KONTSULTA

Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 133. artikuluari jarraiki eta azaroaren 27ko 50/1997 Legeko 26. artikuluari  lotuta kontsulta publikoa egingo da  herritarren parte hartzea hobetzeko arauen egite prozesuan. Kontsulta publikoa erregelamendu proiektua garatu aurretik burutuko da dagokion Administrazio Publikoaren web orritik eta erregelamendu hau dela eta kaltetuak izan daitezkeen  subjektu eta erakunde esanguratsuenen iritzia jasoko da hurrengo puntu hauen inguruan:

- Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.

- Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.

- Arauaren helburuak.

- Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

 Dagokien herritarrek, erakundeek eta elkarteek planteatzen diren gaien inguruan euren iritzia eman dezakete  2018/02/19 arte, hurrengo helbide elektronikora: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak

Ordiziako etxez-etxeko laguntza zerbitzuaren kudeaketan proposatutako aldaketa teknikoak arau bidez erregulatzea.

Bere onarpenaren beharra eta egokitasuna

Beharrezkoa da zerbitzua hobetzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako proposamenak jasoko dituen araudi berria.

Arauaren helburuak

Zerbitzu ezberdinak, erabiltzaileak, zerbitzuaren intentsitateak, laguntza jasotzeko baldintzak eta zerbitzuaren ordainketa sistema  arautuko dituen erregulazioa ezartzea.

Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaileak  eta ez-erregulatzaileak

Ez legoke bestelako aukerarik. Ezinbestekoa da erregelamenduaren garapena eta onarpena.